erne

erne1, erne, ernetzen || 1 da ad. Haziez mintzatuz, ernamuina hazten hasi; landareez mintzatuz, lurretik ateratzen eta hazten hasi. Ik. hozitu; ernatu 2; ernamuindu. Hazia, erein ondoan, estali behar da erne dadin. Bere soroan erne da erein zuen artoa. Landare erne berria. 2 da ad. Irud. Haren hitz santua gure bihotzetan erne dadin. Erneko ahal dira euskaraz irakurgai gozo eta mardulak! Zein burutan erne da izadiaren ideia gidari hori?

erne2 || 1 adb. Iratzarririk, bereziki zentzumenak edo buru gaitasunak. Ik. ernai1. Lo daude, erne behar zuten guztiak. Erne egon! Zaude erne ene hitzak aditzeko. Zintzoen gainean erne dagoen Jainkoa. Kontuz eta erne ibili. Hain erne eleetara, hain logale beila santuetara. Jainkoaren zerbitzuan erne izan zaitez. || Belarriak erne, begiak zabalik. 2 adj. Erne dagoena; gauzak berehala ulertzen dituena. Ik. atzarri2. Oilar erneak hiru aldiz kantatu zuen. Begi-belarri erneak. Mutil ernea. Adimen erneko emakumea.

(Hiztegi Batua)

Sinonimoak (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

[erne1]: ernamuindu, kimatu, ernatu, hozitu, sortu, ninikatu, buztandu

[erne2]:

  1. azkar, ernai, bizkor, argi. Ant. inozo, tentel.
  2. adi, ernai, atzarri, zain-zain.
  3. zain, zurt, prest, gertu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adb. atento, -a, despierto, -a, vigilante (2) izond. agudo, -a, ingenioso, -a, despierto, -a, listo, -a
fr adb. éveillé, -ée ; attentif, -ive, vigilant, -e
en adb. alert, watchful, awake; attentive; aware
port adb. atento, -a, desperto, -a, vigilante

Testuinguruan

Ruche jaunarengandik urrats gutxira gelditu, betaurreko pare fina atera, eta erne baino erneago begiratu zion agureak Ruche jaunari. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)]