euroeskualde

iz. Europar Batasuneko estatu bi edo gehiagoren artean, mugaz gaindiko elkarlanari esker, sortzen den eskualdea, gobernu erakunde bakar bati atxikia ez dena. Akitaniarekin euroeskualdea eratu nahi du Jaurlaritzak. Estatuen mugez gaindi doazen euroeskualdeak sortzearen aldekoa naiz. (Hiztegi Batua)

Wikipedian

Euroeskualdea delakoa europar politikan bi edo europar herrialde gehiagoen arteko mugaz gaindiko elkarlana ahalbideratzen duen egitura bat da. Euroeskualdeak normalki ez daude gobernu legegile edota gobernu erakunde bakar bati atxikiak, ez dute berezko botere legegilerik eta heuren eskumenak maiz tokian-tokiko edo eskualdeko gobernu edota agintaritzen menpe daude. Sarri mugaz gaindiko amankomunak diren interesak bultzatu eta mugen bi aldeetako biztaleen onuraren alde elkarlana sustatzeko tresna dira. Nahiz eta “euroeskualde” hitzak antzeko esanahia izan, ez dira Europako berezko eskualdeekin nahastu behar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. eurorregión
fr iz. eurorégion
en iz. Euroregion
port iz. Eurorregião

Euroeskualdearen apustua berretsi dute hiru lehendakariek. (Berria.eus, 2019-11-04)]

euroeskualde (Argazkia: Idoia Zabaleta/ FOKU)