ez

  1. Ezezko esaldiaren marka (aditz laguntzailearen edo trinkoaren aurre-aurrean ezartzen da, bien artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela). Ez da gaiztoa. Ez du erosi. 2. Galderaren erantzunean, ezezko esaldiaren ordain den partikula. -Bihar etorriko al da? -Ez. 3. Ezezkotasuna egiaztatzeko galdezkako partikula. –Etzi ez gara joango. -Ez? 4. Esaldiaren ezezkotasuna azpimarratzeko partikula. Ez, ez da etorriko. 5. iz. Ezezkoa. Eza eman zion. Lehendabiziko ezean ez dezagun amore eman. 6. iz. Gabezia (-ik kasu-atzizkia duen izen baten ondoren, ia beti mugatua). Gerra-garaian eza zer den ikasi genuen. Beldurrik ezak salbatu zuen. 7. Izen eta izenondoei erantsita, dagokionaren ezezkoa edo ukapena adierazten duten hitzak sortzen dituen euskal aurrizkia. Hitz zaharretan erro lexikalarekin bat eginik (ezuste, ezjakin, ezdeus) eta berrietan erro lexikalari marraz loturik (ez-metal, ez-organiko) idatzi ohi da. • EZ BAINA. Lapurretan, beharrak ez baina, gaiztakeria hutsak eraginda. || EZ BESTE. Izan ezik. Jon ez beste, gainontzeko guztiak etorri ziren. || EZ BEZALA. Nik nahi ez bezala gertatu dira gauzak. || EZ ETA. Ik. 1 ezta. || EZ…EZ… Segidako elementu batzuen ezeztapena indartzeko egitura (bigarren ezaren ondoren eta tartekatzen bada, esaldia erez amaitu ohi da). Ez naute gibelarazten ez haizeek, ez euriek. Ez bururik ez (eta) hankarik (ere). || EZ EZE. Ez ezik, ez ezen. Ebaki ez eze, guganik urrun bota behar da. || EZ EZEN. Ez eze, ez ezik. Oihenartenak ez ezen, oso gureak direla ere. || EZ EZIK… (ERE). Ez bakarrik. Bertsook, gainera, hilarrian ez ezik, egunen batean Oiartzungo herriak jasoko dion monumentuan ere ederki leudeke. || EZ HORIXE! Esan denarekiko ezadostasuna azpimarratzeko edota ezezko erantzuna indartzeko esamoldea. Ez naiz haraino joango, ez horixe! || EZ ZERA! Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena ukatzeko erabiltzen den lokuzioa. –Gaur ez da etorri. -Ez zera!(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [ezezkoa]: ezetz, ezezko, ukamen, ukapen, ukatze, ukazio, uko, errefus Ipar., ukaera g.e., arnegu Ipar. g.e., arnegamendu Ipar. zah.
    [gabezia]: gabetasun, gabezia, huts, hutsaldi, peitu, eskas Ipar., eskasia Ipar., eskastasun Ipar., eskaskeria Zub., ments Zub., falta beh., gabe jas., peitutasun Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adb. no (2) iz. negativa, rechazo; negación, no (3) iz. falta, carencia; penuria, pobreza; (aurreko sintagma partitiboan edo absolutuan duela) falta de; (aditzaren era burutuaren ondoren) (el) no haber
fr (1) adb. non ; ne … pas (2) iz. négation, faute, manque (3) iz. (aurreko sintagma -ik atzizkiaz) pénurie, manque
en (1) adb. no (2) iz. [ezezkoa] denial; refusal (3) iz. lack
port (1) adb. não; negação (2) carência; penúria

Rajoyri gaur emandako babesa: 170 BAI, 180 EZ.

ez [argazkia: Berria.eus / testua: Gaurko hitza]