Gaurko hitzaren 8. urteurrena: idatzi txio bat!

Gaurko hitza duela 8 urte jaio zen eta, behar bezala ospatzeko, #gaurkohitza8 hitz-traola erabiliz, txio bat idaztera gonbidatu nahi zaituztet. Aurten, ikusiko duzuen bezala, eskari erraz-erraz batekin natorkizue. Animatuko zarete parte hartzera, ezta? 🙂

Hauxe da egin beharrekoa:

Idatzi txio bat gustuko duzun hitz batekin eta ipini hitza esaldi batean. Hau da, eman hitza eta esaldia. Adibidez:
 

 
Nahi izanez gero, txioarekin batera irudia eman (aplikazio hau erabi dezakezue):
 

 

Twitterren konturik ez baduzue, hemen ere utz dezakezue. Egin klik eta idatzi zure izena, hitza eta esaldia.

 
Ba, hauxe da guztia! Erraza, ezta? Zuen hitzen eta esaldien zain geratzen naiz! Mila esker parte hartzeagatik!