jarraipen

iz. 1 iz. Jarraitzea, beste zerbaiten ondotik etortzea edo gertatzea. Kontakizunaren jarraipena. Haren lanari jarraipena emateko. Zoritxarrez, haren ekarpenak ez du jarraipenik izan. 2 iz. Lan, egitasmo edo jarduera bat behar bezala dagoen edo dabilen aldian-aldian ikuskatzea. Horiek guztiak beteko direla bermatzeko, jarraipen batzorde bat osatuko dute hamaika eragileek. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

jarraipen (V-arr-oroz-och-m ap. A; Hb ap. Lh).

1. Continuación. Historijaren jarraipen eta erakuste aldi II. JJMg BasEsc 22. Zazpigarren Aginduaren jarraipena. Itz Azald 106. Bizkaiko Guda-Batzordea zanak egin zituan lanei jarraipena opa nai diegu. EAEg 29-12-1936, 595. Antxe antolatu zuten jarraipena, Eduardo ta Rafaelek Cartagenarako ta beste biak Bogotárako. JAIraz Bizia 39. Haren bil-lanari jarraipen eman behar diogu orain euskaltzaleok. Mde Pr 265. [Bigarren liburua] lenengoaren [...] jarraipena dala aitortu genezake. Onaind in Gazt MusIx 148. En DFrec hay 40 ejs., meridionales.

Descendencia. Sugeak eukan guzur edo erejiya / galdu nairik Eba ta bere jatorriya / baita bere urrengo jarraipen gustiya. Enb 79.

Continuidad (?). [Ortzeak] urdin gardena dauka jantzitzat eta eguzkiak alako urre-isuria dau, jarraipena ta epelaro gozoa eskeiñirik. Erkiag BatB 168.

2. “(Hb), chaîne de montagnes” Lh. v. jarraipiña.

3. “(V-arr-oroz-och-m), imitación” A.

4. Rutina. Txakurra [...] iges egiteko amurruz lez egoten zan; baiña laster asi zan ango lanaren mailla ta jarraipena egonarriz eroaten. Erkiag BatB 50.

Sinonimoak: iz.
[jarraitzea]: jarraiera, segida, segizio beh., jarrai Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. continuación, lo que sigue (2) iz. seguimiento [del curso de algo]; seguimiento, imitación
fr iz. continuité, suite, prolongation, continuation
en iz. continuation, follow-up; continuity; continuance
port iz. continuação

Hasiera baino izan ez zenak jarraipen bikaina izan du. Zorionak, Ricardo, Filoblogiaren 13. urteurrenean!

jarraipen (GAurko hitza, Domeinu Publikoa)