jeloskor

iz. 1 adj. Maite duen pertsonarekiko jeloskortasuna sentitzen duena. Senar jeloskor batek bere emaztea hil zuela. 2 adj. Bekaiztia. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

jeloskor (B, S; SP, Chaho, Gèze, Dv, H, VocB). Ref.: A; Lrq; Izeta BHizt (y-).

1. Celoso. “Jaloux” SP y Gèze. “Sujet à la jalousie. Jelos izan daite behin, bainan jeloskorra bethi da jelos” Dv. O Israeleko Iainko guziz bortitza eta arima fidelen maitatzaille jelozkorra. “Zelator”. SP Imit III 20, 3. Ezen ni nauk Eternal hire Iainkoa, Iainko borthitza, ieloskor dena. Urt Ex 20, 5 (Dv, Bibl bek(h)aizkor, Ur zelotsu). Samurra da bere kreaturen alderat; ordean denbora berean Jinko yeloskor bat da. Mih 98. Martxuan sorthiak (neskatilak) jeloskor eta desplazent izanen dirade. Mustafa 217 (ap. DRA). Aita jeloskor batek dizü kausatü: / zure ikhustetik, / gehiago mintzatzetik / hark nizü pribatü. ChantP 6. Jeloskorrik eztüzü eiheazaiñetan / ardüra kanpun tüzü kanpokuk eihean. Xikito 7. Senar jeloskor batek bere emaztea hil. Mde HaurB 38. Dena jeloskorra, nahiz ba zuen arrazoina ere. Segurrenik ezagutzen zukeen bere emaztea. Etchebarne 86.

2. + jelozkor. Celoso, vigilante, preocupado. Bere estatuko ohoreaz ieloskor den alhargunak. SP Phil 422 (He 426 ardura duen). Zeinaren [bihotzaren] kastitateaz arima bihotzdunak paregabeki ielozkor baitire. SP Phil 261 (He 263 jeloskor).

3. (S ap. Lrq; Chaho, H), deloskor. Envidioso. “Ombrageux” Lrq. Ieloskor izatu zen bere aizpa Leaz. Urt Gen 30, 1 (BiblE jeloskor jarri). Jeloskor naiz ezen zuentzat Jainkozko jelosia batez. He 2 Cor 11, 2 (Lç ielosi). Latin, español edo franses yeloskorrak / goibeldu, ahal guziz, eskaldun zaharrak. Hb Esk 5. Sinhesten ditutzu naski aphez eta gizon deloskor batzuek erraiten dituzten gezurrak eta zozokeriak. Almanaka Berria 1885, 14 (ap. DRA). Munduko jeloskorrak has bite, has, trufan. Ox 157. Bainan gero hara jeloskorrak haste. Etchebarne 126. v. tbn. Egiat 250. Etcham 208.

Rival. Bi hiri [Erroma eta Kartago] yeloskorren harmadak non nahi. Hb Esk 26.

Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [arduratsua]: Ipar. g.e.arduratsu, arretatsu, artadun, axolatsu, artatsu Ipar., adiguritsu Bizk., axolati jas., arduradun g.e., ardurati g.e., antsiatsu Ipar. zah., artaduri Ipar. zah., artos Ipar. zah., axolduri Ipar. zah.
    [bekaiztia]: Ipar.bekaizti, inbidiatsu, jelos, bekaizkor Ipar., inbidioso beh., ondamutsu jas., bekaitz zah.
    [jeloskortasuna sentitzen duena]: jelos Ipar. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. (batez ere Ipar.) celoso, -a (2) izond. (batez ere Ipar.) cuidadoso, -a, atento, -a (3) izond. (batez ere Ipar.) envidioso, -a
fr izond. envieux, -euse ; jaloux, -ouse
en (1) izond. jealous (2) izond. jealous, envious
port (1) izond. (batez ere Ipar.) ciumento(a) (2) izond. (batez ere Ipar.) zeloso(a) (3) izond. (batez ere Ipar.) invejoso(a)

Handik zortzi urtera, Paul hil egin dela jakingo du Abelek, eta haren hiletan berriro elkartuko da Mariannerekin. Harremanari berriro ekingo diote, baina horrek jeloskor jarriko ditu oso gertuko beste bi pertsonaia: Joseph (Joseph Engel), Marianneren semea; eta Eve (Lily-Rose Depp), Paulen arreba, gaztetxoa zenetik Abelekin maiteminduta dagoena. Umorea erabili du Garrelek lauren arteko harremanaren nondik norakoak kontatzeko. [Bi emakumeren aginduetara dabilen gizona, Ainhoa Sarasola (Berria.eus, 2018-09-23)]

jeloskor (Argazkia: JON URBE / FOKU)