OHAR LEGALA

Erabiltzaileak edozein unetan eska dezake plataforman baja edo alta ematea, edota hari buruzko datuak aldatzea. Halaber, Gaurko Hitzak konpromisoa hartzen du jokoari berari dagozkion helburuekin erabiltzeko gordetako datuak, eta ez beste edozein helbururekin.

Informazioaren segurtasuna bermatzeko, pasahitz guztiak zifratu egin dira.

Era berean, erabiltzaileak hitza ematen du weborria edo honen bidez ematen diren zerbitzuak ez erabiltzeko zilegi ez den helburuekin edo lege abisu honen edukiaren aurkakoekin, gainerakoen interesak edo eskubideak kaltetuz edo, beste edozein bide erabilita,weborria edo honek ematen dituen zerbitzuak kaltetuz, deuseztatuz edo narriatuz, edo gainerako erabiltzaileek weborria egoki erabili eta lupertzea eragotziz.

Halaber, erabiltzaileak weborri honetakoak diren datu, programa edo dokumentu elektroniko eta bestelakoak ez suntsitzeko, aldatzeko, deuseztatzeko edo, beste edozein bide erabilita, kaltetzeko hitza ematen du, beren-beregi.