kapare

iz. HIST. Nahiz aitoren seme edo alaba izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea.
Foruen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle guztiak kapareak ziren, hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Bestalde, kaparetasuna jaraunspenezkoa zen eta ez erregeak emana. Aipatu herrialdeetan auzotasuna lortu nahi zuten kanpotarrek beren noblezia frogatu behar izaten zuten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: aitoren seme (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. hidalgo, -a
fr  iz. noble, gentilhomme
en  iz. gentleman
port  iz. fidalgo(a)

-Baina zu, Migel, kapare zara edo? – galdetu nion ironia apurtxo batekin.  [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

kapare (Irudia: Wikimedia Commons)