kardantxilo

Ik. karnaba. iz. ZOOL. Fringilidoen familiako hegazti paseriformea. 12 cm inguruko luzerakoa da eta marra hori eta beltzez jantzitako hegoak eta marra zuri batez inguratutako aurpegi gorria du. Oso arrunta da eta kantu atsegina duenez kaiolatxori modura hazten da. Graniboroa da (Carduelis carduelis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Bizk.
[karnaba]
karnaba, kardantxori Bizk., kardamiru Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es jilguero (Carduelis carduelis)
fr chardonneret
en goldfinch
port pintassilgo-europeu

Bere alaba gazteena, zazpigarrena, oldartu zitzaion, kardantxilo saldo harrigarri bat mundua txit-txit-txit ondo egina dagoela kantatzen ari zen goiz eder batez. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)