kirtenkeria

iz. Kirtenari dagokion egitea, eta, bereziki, esana. Hori, niretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena da. Kirtenkeria itzelak eta gogoeta zoragarriak adieraz ditzake hizkuntzak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

kirtenkeria (-keri A DBols), kertenkeria (V-gip). Ref.: Etxba Eib y Elexp Berg (kertenkerixia).

Gansada” A DBols. “Burrada, torpeza, grosería. Nik ikusi doran kertenkerixarik aundiña” Etxba Eib. “Gamberrada. Kuadrilla orrek eztauka kertenkerixia ta jaleua besteik” Elexp Berg. Naiz adarra jotzen eta beste onelako kirtenkerietan. Urruz Urz 12s. Irakurri oi zuan, igandietan, kertenkeriz ornituriko paper purtzil bat. Ag G 219. Auxe berau jazoten yake askori, orrako kirtenkerijak dantzuta: [...]. Albzur JZ 1921, 178. Esan lei ba kirtenen alez ta kirtenkerien aldez zabiltzala. Kk Ab II 110. Kirtenkerijok egunian baño egunian andijaguak. Otx 125. Piñuaz kirtenkeri asko esan da. Munita 55. Au kertenkeri aundi bat dala konturatzeko ezta burua asko nekatu bearrik. Basarri ZArg 1958, 15 (ap. DRA). Alakotxe kertenkeriak egiten ziran etxetan. NEtx LBB 30. Hori, neretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena dela. MIH 156. v. tbn. EEs 1931, 1. ABar Goi 21. Zait Sof 189. SMitx Unam 5.

Sinonimoak: iz.

[ergelkeria]: ergelkeria, inozokeria, kaikukeria, lelotasun, sanokeria, tontakeria, tontotasun, tutulukeria, txatxukeria, txotxolotasun, zozokeria, zozotasun, menskeria Ipar., pellokeria Ipar., pernandokeria Ipar., lerdokeria Heg., gangarkeria Bizk., kokolokeria Bizk., lelokeria Bizk., tentelkeria Bizk., txotxolokeria Bizk., tetelekeria Ipar./Naf., alukeria beh., inuzentekeria beh., memelokeria beh., ergeltasun g.e., mozolokeria Bizk. g.e., txotxakeria Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. estupidez, necedad, majadería, gansada
fr iz. stupidité, sottise, bêtise
en iz. stupidity, nonsense
port iz. estupidez, necedad, majadería, gansada

Hori niretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena da. (Elhuyar hiztegia)

kirtenkeria (Gaurko hitza, domeinu Publikoa)