konpontxo egin

iz.  Eguneroko bizitzan edo kontuetan, edo zernahi eratako harremanetan, ados etorri edo elkarri egokitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “konpondu”)

Orotariko Euskal Hiztegian

KONPONTXO EGIN. Arreglarse, entenderse. Eskuko argia zuenak errezago egiten zuen neskekin konpontxo. Zendoia 44. Oilloekin konpontxo bereala egin zan [uso] ura. N. Id. Auspoa 295, 43.

Sinonimoak: ad.
[konpontxo egin] : konpondu, ulertu

Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference):

es arreglarse, entenderse
fr s’entendre
en (UK, informal) get on, (US, informal) get along
port entender-se

Baina fakultatekoei oso desatseginak eta harmonia onaren kontrakoak zaizkie horrelako gaiak -ondo nabarmen darie boterean dagoenarekin konpontxo egiteko abildadea!  [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

konpontxo egin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)