lintzura

iz. Zingira. Lintzuran haltza eta sahatsa beste zuhaitzik ez da. || Irud. Altuberen lege horiek noraino betetzen diren beste kontu bat da, eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik igaro. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

lintzura (G-to; Lar (-nz-), H (V, G)), lintzira (AN-gip). Ref.: A; Iz IzG (lintzira); Gte Erd 214. Pantano, terreno pantanoso. “(Lugar) pantanoso” Lar. “Lintzuran altza ta saratsa beste egurkirik ezta (G-to)” A. v. intzura, lintsa. [“Altuberen legeak”] noraino betetzen eta bete izan diren, beste kontua genuke eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik pasa. MEIG VI 146.

Sinonimoak: iz.

    [zingira]: idoi, istinga, zingira, ihiztoka Ipar., inta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. pantano, ciénaga
fr iz. lagune, marécage
en iz. marsh, swamp
port iz. pântano, lamaçal

Urean eta lohian gerriraino sarturik palastatu nintzen lintzura haietan, eta hamaika aldiz pentsatu nuen hezurrak bertan utzi beharko nituela.  [Eros tren txinatar batean, Depestre, Rene / Joxan Elosegi (Igela, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

lintzura (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)