mundrun

iz. Galipota, brea. Txirrindularia patar batean erori zen, beroarekin mundruna urtua zen bihurgune batean. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

mundrun. (L-ain, BN-lab, S ap. A ), mundruna (T-L).
Alquitrán. “Asphalte” , “bitume” T-L. v. alkaterna, asfalto, galipot.
Emaiten badiozu neguan [sagartzeari] lurretik bizpahiru erhi trebes mundrun ez inguruan ustei bat. EGAlm 1903, 33. Alkaterna edo mundrun. EOnAlm 1906, 40. Ihizko untzi bat hartu zuen harentzat, mundrunaz eta bikez emokatu, haurra hartan ezarri eta ihien artean utzi. Bibl Ex 2, 3 (Urt alkaternaztatu, Dv naslika, Ur, Ol betun, Ker lika, BiblE galipot).

Sinonimoak: iz.

iz. [galipota]: betun, brea, alkaterna Ipar., galipot Heg., naslika Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  iz. (Kim.) alquitrán
fr iz. goudron ; bitume
en iz. tar
port alcatrão, piche

Testuinguruan

Zangoak lurrean, besarkadak oraindik faltan.
Ezin da atzera egin, hobe! Erabat galdu ginen han…
Ez genuen mirailan mehatsua ikusi nahi.
Nola utzi bide bat, beste biderik omen ez denean?

Baina kolpe batez, bortxaz den dena gelditu da.
Mundrun ta zementuzko egia pitzatu da.
Zer eginen dugu orain? Zuloak tapatu?
Ala artesi bakoitzean proiektu bat landatu?

Sortu, hazi, hezi,
ikasi, irakatsi,
hautatu, erabaki,
berriz bizi arazi,
konpondu ta trukatu,
jan ta elikatu,
ahal den dena birtokiratu…

Bihar, hementxe bertan da…
Utzazu atzokoa atzean, bihar hementxe bertan da.
Bihar, hementxe bertan da…
Utzazu atzokoa atzean, bihar hemen egiten da.

Energia, kultura, kontsumoa, laborantza
ala ekonomia,
kudeaketa, osasuna ala hezkuntza gure eskura izan
daitezela

Bihar, hementxe bertan da…
Utzazu atzokoa atzean, bihar hementxe bertan da.
Bihar, hementxe bertan da…
Utzazu atzokoa atzean, bihar hemen egiten da.

Hementxe eta oraintxe…
Bihar hementxe bertan da.
Bihar hemen egiten da.

[Bihar, Jurgi Ekiza (enbata.info, 2001)]