Recent Updates Page 398 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:54 am on 2014/06/08 Permalink | Reply  

    eskubide 

    iz. 1. Gizaki ororen oinarrizko askatasun eta berdintasuna abiapuntu, dagokiona eskatzeko, legeak debekatzen ez duena eta bidezko dena egiteko, edukitzeko edo erabiltzeko ahalmena. Zerbait egiteko eskubidea izan, eman, kendu, lortu, galdu. 2. (pl.) Araudi baten arabera zerbaitegatik eska daitekeen diru-kopurua, zerga. Egile-eskubideak. • giza eskubide. (gehienetan pl.) Pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmen. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. (Ik. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [zuzenbidea]: dretxo Ipar., zuzen Ipar., zuzenbide g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [zerbait egiteko, eskatzeko] derecho (2) [ordaintzekoak] (pl.) derecho(s)
    fr (1) [zerbait egiteko, eskatzeko] droit ; faculté (2) droits
    en (1) right (2) [ordaintzekoak] (pl.) royalty, royalties
    port direito

    Entzun:

    Erabakitzeko eskubidea #GureEskuDago #BasquesDecide

    eskubide (Argazkia: Berria.info)

     
  • Maite 9:43 am on 2014/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    nabigatzaile 

    Web orriak bilatu eta bistaratzeko bezero-aplikazioa. Ezagunenak Netscape Navigator eta Microsoft Internet Explorer dira. (Euskalterm)

    Beste esanahi batzuk:

    [nabigatzen duena] iz./izond. navegante (Harluxet eta Elhuyar hiztegiak)

    Sinonimoak: iz.

    [nabigatzaile] : INFORM. arakatzaile (Euskalterm)
    [nabigatzen duena] : 1 itsasgizon, itsasmutil, itsasneska. 2 marinel, itsasturi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) INFORM. navegador, visor (2) navegante
    fr (1) INFORM. navigateur (2) navigateur, -trice ; navigant, -e
    en (1)  INFORM. browser (2) navigator
    port (1)  INFORM. navegador (2) navegante, navegador(a)

    Entzun:

    Firefox nabigatzailea erabiltzen dut egunero. Bertan, Euskalbar gehigarria instalatuta daukat, hiztegi guztiak kontsultatzeko gehigarri aparta. Euskalbar instalatzeko:

    • Firefoxeko menuan klikatu: TRESNAK > GEHIGARRIAK
    • Bilatzailean EUSKALBAR idatzi eta instalatu (gehitu firefoxera)
    • Berrabiarazi FIREFOX.
    • Barra bat azalduko zaizu hainbat hiztegirekin (personaliza daiteke eta nahi adina hiztegi erantsi).

    nabigatzaile (Irudia: Taller de Informática CEPA Colmenar Viejo)

    Funtsezkoa zen nabigatzaile ona izatea ergelkeriazko itsaso hartan, bidea ustekabeko tranpaz josia baitzegoen. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:53 pm on 2014/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    nahasketa 

    iz. Nahastea. Lasto eta belar nahasketa. Gauza mota bat beste mota txarrago batekin nahastea eta saltzea, nahasketarik ez balitz bezala. Hemen oker-aditu eta nahasketa asko daude. Indarzaleek nahasketa beste biderik ez dute aurkitzen, bere buruen alde jokatuko badute. Nahasketan ibili bainaiz ni, ea nahasiaren nahasiz zerbait bereizten ote dugun. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [nahastea]: anabasa, deboiladura, nahaste, nahasteka, bokata Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) confusión, lío; caos (2) [hondakinak, hondarrak, etab.] revoltijo de cosas (3) Ik. anabaka
    fr fouillis, désordre, confusion, ramassis [de choses]
    en (1) mess; confusion; chaos (2) hotchpotch
    port (1) confusão; caos

    Entzun:

    Hau nahasketa!

    anabasa (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostilika 

    iz. Zeruan, euria ari duenean edo egin ondoren eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri-tantetan errefraktatzen denean agertzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ostilika (G-to; -ill- Bähr OstGp 55), ostilleka (G-to, AN-larr), ostilike (G-goi), ostalika (G-azp-to), ostraillika (Bähr OstGp 55), ostraillaka (G-azp-bet, AN), ostralika (G-azp-goi-to; oz- G-azp, AN), ostreilaka (G; -ella- Lar, Izt 65r, Dv (G), H (G); oztreill- G), ostreillaja (G-goi), ostrelika (G-to), ostreliaka (Izt C 236), ostrilika (G-goi), ostrillaja (G-goi), ostrillaka (G-goi-bet), ostrilake, ostrolika (G-to), ostraillia (G-to), kostrillaka (G-bet), ostrailiki. Ref.: A (ostraillaka, oztralika); Bähr ArcGp 397-398; JMB At (ostilike); Ur, carta a Bon 16-3-1958; Echaide Nav 39.

    Arco iris. “Beste alderdietan ostraillika, ostillika, ostalika” Bähr OstGp 55. Azkue, s.v. oztralika, cita a Araquistain, pero no lo encontramos. v. ortzadar, ostadar, ostarku. Arren señale izango zala odei ondoan agertuko zan ostrilakea. Gco I 95. Jainkoak esan zien, etzuela ugolderik geiago lurrera bialduko, eta bere itzaren sinisgarritzat ostrellaka eman zien. Lard 10. Ostrellaka bat zegoan esertokiaren inguruan. Ur (G) Apoc 4, 3 (Ur (V) ustarkuba).

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [ostadarra]: ostadar, uztargi, ostarku Bizk., ortzadar Ipar./Naf., Erromako zubi Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es arco iris
    fr arc-en-ciel
    en rainbow
    port arco-íris

    Entzun:

    Maite itzazu ostilika guztietako koloreak ebatsi dituzten gautxoriak (moldatua). [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Halako egun batean, esate baterako, ostilika arraroa osatuko da, gortina kiribil gorri, berde, urdin eta egundo ikusi gabeko koloretakoak zabalduko dira zerutik zintzilik itsasoraino (moldatua). [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ostadar (Argazkia: Karobi Photography, @Karhobi)

     
  • Inaki Agirre 7:45 am on 2014/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    otamen 

    iz. Jatordu nagusietatik kanpo egiten den janaldi arina. Bideko otamena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [ahamena]: ahamen, ahokada, poxi Ipar., mokadu Heg., kopau Bizk., ahutzeta g.e., ahotara Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bocado, piscolabis [bideko ~ un bocado para el camino]
    fr bouchée, morceau [à manger]
    en snack; bite; light meal
    port boquinha, lanche

    Entzun:

    Hura ostatuari zetxekion, merenduak, hamarretakoak eta gisako otamenak egiteko leku aproposa. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    otamen (FlickrCC, Joxe Aranzabal)

     
  • Maite 9:06 am on 2014/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    abdikatu 

    du ad. Errege, enperadore, etab.ek beren karguari uko egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [abdikatu]: erregetza/kargua utzi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es abdicar
    fr abdiquer
    en to abdicate [the throne]
    port abdicar

    Entzun:

    Abdikatu egin du Espainiako errege Juan Carlos I.ak, eta bere seme Feliperi dagokio oinordekotza hartzea.  [Pausoa, erori aurretik, Hodei Iruretagoiena (Berria.info, 2014-06-03)]

    abdikatu (Argazkia: lanacion.com)

     
  • Maite 8:21 am on 2014/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    txokolatesne 

    iz.  txokolatea esnearekin (edateko). 

    Aldaerak: iz.
    xokoletesne (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    txokolatesne, xokoletesne. Chocolate con leche (bebida). Guzientzat eskainirik: ogitarteko, arno, kafe eta xokoletesne. Herr 5-12-2002, 3.

    Beste hizkuntza batzuetan (Nola erran hiztegia):

    es chocolate con leche (para beber)
    fr chocolat au lait (à boire)
    enchocolate with milk (to drink)
    port chocolate com leite

    Entzun:

    Maiana oroitzen zen partekatu zuten txokolatesne haguntsuaz; karkazaila ozenak askatuz, ez zela bere edaria aitortu zion eskaleak, ardo gorri lodi eta zikina maiteago zuela alabaina. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txokolatesne (FlickrCC, USDA)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel