txiotx

iz. Txotx eta txio hitzen elkarketa. 2018. urtean jaiotako ekimena, zeinetan txiolariak sagardotegian biltzen diren txotx egiteko eta ondo pasatzeko. Deialdi publiko baten bidez, birtualki ezagunak diren txiolariak aurrez aurre topo egin eta topa egiten dute. Lehenengo urtean 8 kide bildu ziren; bigarreanean, aldiz, 16.

Oharra:

Hitz eta ekimen berria izanik, ez da ohiko hiztegietan jaso oraindaino.

Aurten 16 lagun bildu ginen txiotx egiteko. Ederra izan zen! #gaurkohitza

txiotx (Argazkia: @mikeliriarte)