urrumatu

ad. urrumatu, urruma/urrumatu, urrumatzen 1 du ad. Usoak bere lagunari urruma eginez txera erakutsi. 2 du ad. Urruma gisako hotsak eginez (haurra) lokarrarazi. Amona zaharra, haurtxo bat urrumatzen ari dela. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

urrumatu (T-L).

Arrullar. “Roucouler” T-L. Kabi beroan ume maiteak / laztantzen ditu uso txit garbiak; / Eliz-gañean urrumatzen du… A. Olano ZArg 1925, 523. Txoriak kabi-egiten / alkar urrumatuz. Jaukol Egan 1950 (2), 13.

(Fig.). Eta burua yaubearen bular-gaiñean ezarrita, eskalearen zurrungak urrumaturiko bera ere lotan asten zan. Agur 30-10-1970, 4.

Sinonimoak: ad.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

  1. urruma egin.
  2. orro egin, marruma egin.
  3. kexatu, auhendatu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. arrullar (2) du ad. (hed.) arrullar, adormecer
fr (1) du ad. roucouler, ronronner (2) du ad. (hed.) bercer en chantant
en (1) du ad. [usoak] to coo (2) du ad. [lokarrarazi] to lull to sleep
port (1) vtr arrulhar, arrular (2) du ad. (hed.) adormecer

Asko kostatu zitzaion unibertsitatearen mekanikara egokitzea. Ez zegoen batere eroso zorroztasun akademiko eta unibertsitateko arauekin. Zorionez, Manuel González Portillak eta Jose Mari Garmendiak babestu egin zuten eta, beren erara, urrumatu egin zuten; izan ere, Txemak sekula ez zuen curriculum akademikoen berezko logikaren gaineko interesik izan, ez eta erakunde intrigetan ere. Nire ustez, burutsu bereziegia zen, unibertsitateko ohiko irakasle bilakatzeko. [In memoriam:Txema Larrea, Alfonso Unceta (EHUko Campusa, 2018/08/07)]

urrumatu (Argazkia: ellahoy.es)