zankez

adb. Ipar. Bat-batean, tanpez. Behirik azkarrenak adarretarik zankez geldiaraziz. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zankez. De golpe, bruscamente. v. TANPEZ (s.v. danba). Eta, zankez itzulirik, gibelerat egin zuen Ñakerok. Barb Sup 181. Lohilakatek, zankez, geldiarazten du behi parea. Ib. 148. Urhats zonbait egin orduko, gelditzen naiz zankez. Ib. 13. Goxoki lo eginik, zankez atzarriko zen, lehenbiziko paparo-gorria ttiutaka berroan hasi zitzaioneko. Barb Piar I 127. Gain-behera xut luzesko baten zolan gelditzen gira zankez. JE Ber 95.

Sinonimoak: adlag. Ipar.

[bat-batean]: bat-batean, bat-batera, behingo batean, behingoan, berehalako batean, bertan behera, bertatik, kolpe batean, kolpe batez, kolpetik, ziplo, banpez Ipar., betan Ipar., bet-betan Ipar., kolpez Ipar., sastakoan Ipar., tanpez Ipar., tipuski Ipar., tipustapastean Ipar., tupustean Ipar., zank Ipar., bat-batez g.e., behingo g.e., sost g.e., sostean g.e., supituan zah., derrepente Heg. beh., derrepentean Heg. beh., bertarik Ipar. g.e., tipustapan Ipar. g.e., hotsean Bizk. g.e., supituki Ipar. zah., frixtan Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adb. de repente, de pronto, súbitamente; repentinamente
fr adb. d’un coup
en adb. suddenly, all of a sudden
port adb. de repente, subitamente

Urhats zonbait egin orduko, gelditzen naiz zankez, eta gero, laster batez itzultzen nere ganberalat! [Supazter xokoan, Jean Barbier (Euskal Klasikoen Corpusa)]

zankez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)