zartada

iz. 1. Indar handiz eman edo hartutako kolpea. Aurpegian zartada ederra eman zion. 2. Zarta-kolpea, makilakada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg.
[ukaldia]
belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, takateko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko, kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., mustupileko Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., zaflako Ipar., kolpekada Heg., zartadako Heg., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., matelako Ipar./Naf., mazelako Ipar./Naf., zafra Ipar./Naf., zanpako Ipar./Naf., zarta Ipar./Naf., zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., kaskateko beh., ahutzeko zah., kohat Ipar. g.e., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) golpe (2) varazo, bastonazo, paliza (3) bofetada, sopapo, torta
fr (1) coup, coup de canne ou de bâton (2) gifle, claque
en (1) [talka] blow, bump; [zarata] bang; [norbaitek emandakoa] hit, slap (2) beating; [umeari ipurdian] spank; [zartailuarekin] lash

Belarrondoko batena bezalako zartada lehorra entzun zen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Iñigo Martinezek gola zartada batez sartu zuen atzo. Zoragarria izan zela diote komunikabide guztiek.

Argazkia Iñigo Martinezen Twitterretik hartua