zokoratu

ad. zokoratu, zokora/zokoratu, zokoratzen da/du ad. Zokoan utzi, baztertu; zoko batera eraman. Greziako filosofoek Jainko sinestea zokoratu zuten. Ez zituen horrenbestez ahaztu zokoratuak zeuden liburu zaharrak. Barregarriak ziren Nikanorrek han zokoraturik zeuzkan zertxoak. Denen artean zokoratzen dute Martin. Nahigabeak, nekeak, zokora zaitezte. 2 (Era burutua izenondo gisa). Hitz zahar, zokoratu eta bakanenak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zokoratu (Lar, Añ (G), H (+ -kh-)).

Arrinconar, dejar a un lado. “Arrinconar” Lar y Añ. “Mettre de côté, au rebut, dans un coin, au rancant. Soineko zahar hori behar duzu zokhoratu, vous devez mettre au rebut ce vieux vêtement. Au fig. Zahartuz geroz zokhoratzen zaituzte, on vous néglige, on vous met du côté depuis que vous avez vieilli” H. v. zokondoratu, ZOKORA BOTA.

Konparatzendú S. Buenabenturak arima epél, nági, floxo, perlesiátua, zokoratuik dágon burriñaréki. LE Urt ms.125r. Zokoraturik dagoan burnia erdoitzen da. JJMg Mayatz (ap. H). Lan au ere egin nuan…; baña ez neukalako zerekin argitara eman, zokoatu zan. Arr CDoc III (ap. DRA). Azkeneko urte oietan, batez ere, ezertarako, zokoratzeko baizik, eztiran zortzikuak asko ta asko egin dira. LzM EEs 1912, 131. Leen-ukaldiz, azeriari maats-aleak eldu-ez bezela, eskura-eziña baderitzaizu onen mamia, ez dezazula arren zokora. Ldi IL 9. Lengo aitona zarrak / zigutena utzi […] / gauzko gaztiak dute / zokoratzen asi. Yanzi 223. Bere leikidea iltzeko asmoa luzetsi edo erabat zokoratu. Etxde JJ 128. Madril-go politika jarraituki, Euskal-Erria zokoratuta euki izan zuen. EgutAr 16-8-1956 (ap. DRA). Sutegian ezpata zarren bat eta satairen bat edo beste baditugu zokoratuta. NEtx Antz 23. Eta filosofiak ere ezin dezake zokoratu, beste gabe, aztertu ta kontuan artu gabe. Vill Jaink 101. Progresismoa zokoratu baldin badute azkenean, gure xinplekeriari egingo diote farre. MIH 173. Hori dela-ta, gutakoren bat gailendu bada lanbide horretan, ezin zokora dezakegu. Ib. 268. Hitz horietatik asko nahi eta nahiezkoak ditugu eta ezin ditzakegu zokoratu. PMuj in MEIG I 92. Gure euskera nola izan zan / urtetan zokoratua. Ayesta 98. Duela hamabost urteko kezkak eta asmoak ez daude hain zaharkituak non eta besterik gabe zokora daitezkeen. MEIG VI 123. En DFrec hay 31 ejs., todos meridionales. v. tbn. Y 1933, 2. Basarri 16. Erkiag BatB 19.

(Part. en función de adj.). Hiztegi batetik, Azkuerenetik, esaterako, hitz zahar, zokoratu eta bakanenak bildu eta parrastaka ereitea, gauza atsegina izan daiteke, ez horratik irakurlearentzat. MIH 139.

Apartarse, irse a un rincón. “Se mettre à l’écart, se ranger de côté, vers le coin. Zokhora zaite, retirez-vous de côté, vers le coin. Au fig. Ez izanik on deusetako, behar dut zokhoratu, n’étant bon à rien, il me faut me rencogner” H. Naigabe, nekeak, / zokora zaitezte. “Retiráos a vuestro escondrijo”. Or Eus 14. Mundu zoroak maite izaten du aberats, eder ta gazte; bañan zarrari, beartsu bada, ken ortik; zokora zaite. Lek EunD 41. Begiak igurtzika zokoratu naiz. NEtx Antz 50.

Arrinconar (acosando). Denen artean zokoratzen dute Martin. NEtx Antz 29.

Sinonimoak: ad.

    [baztertu]: baztertu, zokondoratu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. arrinconar, retirar a un rincón (2) da/du ad. (hed.) retirar, apartar, arrinconar, relegar
fr (1) da/du ad. mettre de côté, mettre au rebut, mettre au rancart (2) da/du ad. (hed.) (se) mettre à l’écart, (se) ranger de côté
en (1) da/du ad. to separate, to put aside, to discard (2) da/du ad. to marginalize, to ostracize, to isolate
port (1) da/du ad. arrincoar, arrinconar (2) da/du ad. (hed.) retirar, separar, apartar, relegar

Denen artean zokoratu dute. 

zokoratu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)