Gipuzkoa Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat

Donostiako Kursaal Aretoan atzo ospatu zen ekitaldian, gure ikastolako kirol arduraduna den Arantza de Juan izan zen Foru Aldundiak banatzen dituen Gipuzkoa Kirolak Saria jasotzera oholtzara igo zena.

Sari garrantzitsu hau gure ikastolan, kirolaren esparruan, burutzen ari den lana aitortzera dator. Izan ere, ikaragarria da eskola kirolaren antolakuntzan mugitzen ari diren ikasle, ikasle-ohi eta guraso kopurua. Arantza de Juan, kirol koordinatzailearen eskutik borondatezko laguntzaileen “batailoi” bat dago ikaragarrizko lana egiten gure seme-alabekin. Horientzat guztientzat da sari hau. ZORIONAK!!!

,

One Response to Gipuzkoa Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat

  1. ian 2008(e)ko abenduak 23 at 8:45 pm #

    Zorionak! 😀

Utzi erantzuna

-->