Artikulu on bat idazteko aholkuak

clean.png

Idatzi aurretik

  • Artikuluaren gaia erabaki: egunkarian irakurritakoa, telebistan edo Interneten ikusitakoa, zuri edo inguruko norbaiti gertatutakoa, eta abar erabil ditzakezu informazio-iturri gisa.
  • Irakurri edo ikusitakoaz informazio gehigarria aurkitu: beste iturri batzuetara jo eta artikuluarekin batera erabiliko dituzun multimedia baliabideak bilatu (estekak, irudiak, argazkiak, bideoak, audioa, eta abar). Ondo hautatuz gero, baliabide gehigarri hauek balio erantsia emango diote zure artikuluari.
  • Zure aportazioa garbi utzi: ez zaitez mugatu nonbaiten irakurri edota ikusitakoa errepikatzera. Ahal dela, eman ezazu zure iritzia edo balorazioa, iruzkinen bat tartekatu, zirrara azaldu (harridura, errukia, poza, sumindura, nahigabea, eta abar). Hitz gutxitan esanda, gizaki pentsalaria zarela erakutsi!
  • Sarrera eta amaiera onak pentsatu: gogoratu bi atal hauen garrantzia!
  • Originala izaten saiatu.

Idazterakoan

  • Hiztegiak kontsultatu: Firefox jaitsi eta bertan Euskalbar instalatu.
  • Euskaljakintzako ondorengo atalak erabili idazlanean akatsik ez egiteko eta hizkuntza aberasteko:
    • kontsultategia: bat-bateko kontsultak (aditz taulak, deklinabidea, esamoldeak, sinonimoak, antolatzaileak, eta abar)
    • baliabideak: kontsulta sakonagoak (denetarik)
    • hiztegiak: mota guztietako hiztegiak kontsulta berezientzat (Euskalbarren daudenez gain, beste asko)
    • arauak: Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko gunea
  • Ortografia errepasatu: Xuxen instalatu edo Xuxenweb erabili.

Idatzi ondoren:

  • Autoebaluazioa egin eta hobetu ditzakezun atalak hobetu.
  • Idatzi duzun artikuluak gaia dela eta zaharkitzeko arriskua badu, lehenbailehen adierazi ahalik eta azkarren argitaratzeko.

status_unknown.png

  • Ez idatzi kirol artikulurik partida bateko emaitzak emateko.
  • Artikulua notizia edo berri batean oinarritutakoa bada eta notiziaz gain ez baduzu beste ekarpenik, ahaztu.
  • Ez idatzi Barne Araudiak onartuko ez lukeenik (diskriminazioa, propaganda politikoa edota elkarbizitzako arauaren bat apurtuko duen edozer).

Comments are closed.
-->