Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Nor gara

Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO 2ko ikasleak eta Maite Goñi, euskara irakaslea, gara.

euskaljakintza4

euskaljakintza 4 (08-09 ikasturtea)

Euskaljakintza 3

euskaljakintza 3 (07-08 ikasturtea)

Artzek zioen bezala Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitz egiten ez duelako baizik eta bere hitzak pixka bat aldatuz, gure filosofiaren oinarria azalduko dugu.

Gure asmoa euskara ahalik eta gehien erabiltzea izango da, bai ahoz baita idatziz ere. Gauzak horrela, ideia ona iruditu zaigu hizkuntzaren erabilerarako oinarri gisa blog hau erabiltzea! Euskara eta teknologia berriak bikote ederra osa dezaketela pentsatzen dugu eta ideia hori aurrera eramateari ekin nahi diogu.

Blog honetan gure gaia lantzeko eta orokorrean euskararen azken nondik norakoak jakiteko hainbat artikulu eta baliabide topatzeko aukera izango duzu:

  • EGA azterketa prestatzeko txokoa
  • Euskara ikasteko guk sortutako ariketak
  • Euskaltzaindiaren arauak lantzeko ikastaroa
  • Hautaprobak prestatzeko gunea
  • Hizkuntzarekin lotutako jokoak
  • Irakurlearen txokoa
  • Euskal idazleen obren iruzkinak eta azken argitalpenei hainbat komunikabidetan egindako kritikak
  • Euskal idazleei buruzko informazioa
  • Euskal literatura “entzuteko” gunea
  • Gai ezberdinei buruzko artikuluak
  • Euskara lantzeko mota guztietako baliabideak
  • Bururatzen joango zaizkigun beste batzuk…

Gurekin partekatu nahi baduzu, gure blogaren ateak irekita daude zuretzat!

euskaljakintza 2

euskaljakintza 2 (06-07 ikasturtea)

euskaljakintza 1

euskaljakintza 1 (05-06 ikasturtea)

Gurekin harremanetan jartzeko: [euskaljakintza@gmail.com]

7 Responses to Nor gara

  1. Gorka Azk 2008(e)ko maiatzak 16 at 9:34 am #

    Zuen euskaljakintza.com horretan ibili naiz eta sentitu miresmena ez ezik inbidia ere sentitu dudala aitortu behar.

    Eutsi goiari.

  2. Maite 2008(e)ko maiatzak 17 at 7:53 am #

    Kaixo, Gorka!
    Mila esker zure iruzkinarengatik. Aitortu beharrean nago hiru urte ezin oparoagoak izan direla guretzat. Gogoz eta gogor ekin genion lanari eta egunetik egunera euskaljakintza aurrera ateratzeko irrika handiagoa sumatzen dut ikasleengan. Benetan harro nago hiru urte hauetan eman dutenaz! Ea hurrengo urtean ildo beretik jarraitzeko gai garen… 🙂

  3. galberdi 2009(e)ko maiatzak 24 at 9:29 am #

    Kaixo! Askotan zuen ariketez baiatzen naiz bai klaseak emateko, bai denbora librean “saltseatzen” ibiltzeko. Lan handia egiten ari zarete! animo eta proiektua “elikatzen” jarraitu!

  4. ENEKO 2012(e)ko azaroak 13 at 12:25 pm #

    Zorionak zuen blogagatik (informazioa iksuita, web orria ematen duen arren…kar-kar!)! Egiten dituzuen dinamika guztiak nola egiten dituzuen jakin nahiko nuke, neuk ere antzekoak sortzeko. Hori ez dakidanez, nire ikasle guztiei zuen bloga bisitatzeko esaten diet. Segi horrela!
    Puntuazioari buruzko teoria duzuela ikusi dut. Ariketarik al duzue? Non?

    • Maite 2012(e)ko azaroak 13 at 2:15 pm #

      Kaixo, Eneko!

      Egiten ditugun dinamiken inguruko informazioa han eta hemen argitaratzen joan naiz, ondo etorri zait zure iruzkina konturatzeko badela garaia horiek guztiak nonbaiten biltzeko. Bestalde, ez ditugu puntuazioa ariketak, baina aurten sortzekotan nabil (bueltak ematen nabil nola planteatu). Nire ikasleek ere puntuazio kontuetan arazoak izaten dituzte maiz, eta ondo etorriko litzaizkiguke guri ere mota horretako ariketak.

      Ikusten duzun bezala, ez dizut gehiegi lagundu, baina egitekoen zerrendara pasatzen dira zuk aipatutakoak.

      Mila esker iruzkinagatik! 🙂

  5. zuhaitz 2014(e)ko apirilak 9 at 9:26 pm #

    EGA atera nahi dut eta webgune interesgarri honekin topatu naiz, ea laguntzen nauen nere euskara hobetzen!!!

Trackbacks/Pingbacks

  1. euskaljakintza» Blog Archive » Euskaljakintza Buber sarietarako hautagaien artean - 2009(e)ko azaroak 12

    […] Gure filosofia euskararen erabilera sustatzeko edukiak partekatzean oinarritzen dela kontuan izanik, egin diezaguketen errekonozimendu bikainena da. Horrelako pozek egunero egiten dugun honetan sinesten jarraitzea ahalbidetzen digute, lanean gogoz aritzea. Nola erein, hala biltzen omen da. Ez dakigu zenbaterainokoa den guk erein duguna, baina jasotzen duguna izugarria da. EGA eta Euskaltzaindiako arauak lantzeko prestatzen ditugun ariketetan -eta, orokorrean, ariketa guztietan- izaten ditugun sarrera anitzek fin ari garela susmatzera bultza gaitzakete. Alabaina, susmoak, usteak bezala, erdia ustela duela esaten da, eta oso maiz aurreuste horiek baieztatzeko frogen beharra izaten dugu. Sari hauetarako hautagaitza, duda gaberik, bide onean ari garen seinale izan da, eta gure filosofia – gure lanak partekatzearena – sendoturik atera da. […]

Utzi erantzuna

-->