Gutxitasun fisikoa duten pertsonei nola lagundu?

Gutxitu Fisikoen ikurraNik txikitatik ezagutu izan ditut gutxitasun fisikoa duten pertsonak nire amaren lana dela eta. Iruditzen zait, eta horrela da, pertsona hauek beste guztiok duguna baino adore askoz ere handiago dutela; izan ere, duten gaixotasuna izanda ere, beti dute irribarrea aurpegian, eta horrelako gauzak ikusteak edozein pertsonari, niri neuri, pentsatzeko asko ematen digu. Gauza da guk edozein tontakeriagatik mundua eroriko zaigula uste dugula, baina gu baino askoz ere okerrago dagoen jendea hortxe dago, kexatu gabe. Ezagutu ditudan pertsona askok gauza gogor asko pasa behar izan dituzte euren bizitzetan, niretzat osaba bat bezalakoa izan denak kasu. 13 urte zituenetik, distrofia muskular gaixotasunak jota bizi da. Baina pasa gaitezen gai atalez atal garatzera.

Hasteko, pertsona bat gutxitu fisiko noiz den azaldu beharko nuke. NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) dioenez, pertsona bat gutxitu fisikoa izango da pertsona hori bere kasa bere buruaz arduratzeko gai ez bada edota arazoak badauzka bere gutxitasunarengatik eguneroko bizitza jarraitzeko.
Gutxitu fisiko izateko dauden gaixotasunen agerpenak bizitzaren hiru momentutan ager daitezke:

  • Jaio aurretik.
  • Erditze momentuan.
  • Jaio ondoren.

Gaixotasun ohikoenak hauek izaten dira (PREDIF):

  • Hezur-muin lesioak: paraplejia (gerritik behera sentitzen ez denean) eta tetraplejia ( gerritik gora nahiz behera sentitzen ez denean) izenez ere ezagutzen dira. Lesio honek nerbio sisteman eragiten du eta lesionatuak ibiltzeko gaitasun eza du.
  • Arantza-bifidoa: bizkarrezurrean ematen da. Orno-arkuen lotura eza dela eta, bizkarrezur-muina babesik gabe geratzen da. (AGAEB)
  • Distrofia muskularra: herentziazko gaixotasun multzo batek sortzen du. Gaixotasun hau progresiboa da eta, aurrera egin ahala, muskuluetan indarra galtzen da. Nik pertsonalki gaixotasun hau duten hainbat pertsona ezagutzen ditut, eta orain dela urte batzuk nekez ibiltzeko gai zena orain ia ez da gurpildun aulkitik altxatzeko gai.
  • Garun-perlesia: garun-perlesia gaur egun gutxitasun motorikoen artean hedatuena da umeen artean. Espainian mila pertsonatik bik dute gaixotasun hau; beraz, nahikoa hedaturik dago. (ASPACE)

plaza_parking_minusvalidos_parkingsII.jpgDuela urte batzuk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nire amaren elkartearekin batera, Mirenen Mundua izeneko liburuxka argitaratu zuen. Bertan, hamasei urteko neska elbarri batek berari nola lagundu azaltzen du, eta nik hori azalduko dizuet labur-labur:

  • Mirenek talde baten barnean ez du besteengandik desberdindu nahi, taldeko beste bat sentitu nahi du. Horregatik, gu elbarri batekin izatean, hobe da GUTXITU BEZALA EZ TRATATZEA, taldeko beste edozein izango balitz bezala sentiaraztea baizik.
  • Gurpil-aulkian dagoen pertsona batekin hitz egiteko, nahiago izaten dute beraien mailara jartzea; hau da, eserita. Bestela, bat jesarrita eta bestea zutik egotean, oso deserosoa egiten zaie elkarrizketa mantentzea.
  • Gutxitu fisiko askorentzat oso zaila izaten da gutxitasunaren jatorriari buruz hitz egitea. Zerbaitetan lagundu behar bada, onena berari entzutea da; izan ere, behar duena berak baino hobeto dakienik ez dago.
  • Gainera, kontuan izan behar da askotan pertsona hauek zinera, taberna batera… joateko zailtasun izugarriak izaten dituztela; izan ere, guretzat koska sinpleena dena beraientzat gaindiezinezko harresi bat da.

Nik, lehen esan bezala, gaztetatik izan dut harremana gutxitu fisikoekin, hala nola, 6 urte nituela bidaia bat egin nuen amarekin lan egiten duten elbarriekin eta, nola ez, nire gurasoekin. Jarraian dituzue bidaia hartako zenbait argazki:

 
Bukatzeko esan nahi nizueke, zalantzaren bat baduzue edo hurbileko norbaitek gutxitasuna badu eta laguntza beharrean badago, hurbilen duzuen gutxituen elkartera joan zaiteztela,  Gipuzkoako elkartera, adibidez .

2 Responses to Gutxitasun fisikoa duten pertsonei nola lagundu?

  1. LEIRE 2008(e)ko apirilak 21 at 3:20 pm #

    =D> Ezagutzen dut lagun bat gurpilo-aulki dagoena .Gustatzen zaio lagunekin ateratzea, zinemara joaten… baina limitazio bat dauka, gutxiengo fisikoa dauka.
    Zinemara joaten denean pasabidean egon behar du ezin delako ezerleku batean egon.Kalera ateratzen denean lagunak makurtu behar dira berarekin hitz egiteko, horregatik ez diote asko hitzegiten…Miren, nire laguna galdetzen da, zergatik ezin didate normal tratatzen????Pertsona normala nahiz eta
    :-SS :-w

  2. Jorge 2008(e)ko apirilak 21 at 3:32 pm #

    Nire uztes pertsona hauei laguntza eskaini behar diogu gaizotazunak hobeto eramateko eta horretan ezpentsatzeko. horeetan badaude zentru espezializatu batzuk haiei irakazteko,edukatzeko… pertsona normal baten modura. zeren eta guk haien bezala gara ez fizikoki baina bai mentalki eta inteligentzian

Utzi erantzuna

-->