euskaljakintza
ots
08

“EGA 08 azterketak” sarean

Egilea: Maite    EGA, euskara       Trackback

Ega 07-08 azterketakAurrekoan adierazi nuen legez, egun gutxi falta dira EGAko hurrengo azterketa deialdirako, 34 zehatzago izateko, eta, laguntza guztia eskasa izan ohi denez, hementxe dituzue 2008ko azterketa guztiak klik batera. Baina has gaitezen hasieratik.

Pixkanaka-pixkanaka azken urteetako liburuak sareratzen joan gara. Behin EGA 03-04 azterketak eta EGA 05-06 azterketak ipinita, irrikaz nengoen azken liburua esku artean izateko; izan ere, azterketa prestaketan dabilen orok jakingo duen bezala, azken urtean hainbat aldaketa txertatu da, eta zertxobait entzunda banuen ere, eredu berriaren adibiderik ez nuen. Aldaketa nabarmenenak ahozko proban eta orain arteko sinonimoetan eman dira; dena den, hiru aipatuko ditut labur-labur:

  1. Lexikoa (orain arteko Sinonimoak). Testu labur batean txertaturik, markatutako hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira. Hitz horietako bakoitzak dagoen testuinguruan duen esanahia kontuan
    harturik aukeratu behar da baliokidea (ikus lexikoaren adibidea).
  2. Irakurriaren ulermena. Iaz arte testu bakarra ematen zen eta horri buruzko 10 galdera erantzun behar ziren (aukera anitzekoak). Eredu berrian testu batzuk eskainiko dira, azterketariek horiei buruzko hainbat galderari erantzuteko. Ariketak honelakoak izan daitezke: aukera anitzeko galderak, testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzea, lotura egokiak egitea (ikus irakurriaren ulermenaren adibidea).
  3. Ahozko Proba. Lehenengo atala mantendu (gai baten ahozko azalpena), eta bigarrena erabat aldatu dute. Iaz arte, bigarren atal honetan, testu baten laburpena egitea eskatzen zuten; orain, berriz, bat-bateko elkarrizketa saioa. Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez. Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira (ikus ahozko probari buruzko informazio gehiago).

Bada, duela aste pare bat ikastolara liburu berria iritsi zen eta, nahiz eta osoa pasatzeko astirik ez izan (2007ko azterketek Aste Santuko oporrak arte itxaron beharko dute), azterketa gainean dugunez, 2008koak lehenbailehen sareratu nahi izan ditugu. Hortaz, hemendik aurrera, euskaljakintzako alboko barran (ariketak atalean) eta  euskaljakintza EGA txokoan egongo dira eskuragarri.

Gehiago honen inguruan:

ira
05

“EGA 03-04 azterketak” liburu osoa sarean eta EGAko azken aldeketak

Egilea: Maite    EGA, euskara       Trackback

Aurtengo udak eman du pixka baterako. Hondartzara buelta batzuk eman, turismo pittin bat egin eta, bueltan opor ondorengo depresiorik ez izateko, aditu guztiek aholkatzen duten bezala, lantxo batzuk egiteko behar adina animoa ere izan dut.

Azken atal horren ondorio zuzenak dira EGAko ikastaroa berritzea eta EGA 03-04 azterketak liburu osoa sarean ipintzea; izan ere, 15 egun baino falta ez direnean EGA 2008ko bigarren deialdirako, imajinatzen dut azterketariei ondo baino hobeto etorriko zaiela azterketa gehiago online egiteko aukera izatea.

EGA ikastaroa berrituta

Dakizuen bezala, iaz azterketa eredu berria ipini zuten indarrean. Aldaketa nabarmenenak ahozko azterketan eman dira (testu bat laburtzeko ariketa kendu eta bi azterketarien arteko bat-bateko elkarrizketa saioa sartu dute haren ordez). Beste aldaketa bat sinonimoak eman ariketaren planteamenduari dagokiona da. Orain, lexikoa deritzo eta testu labur batean markatutako hamar hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira. Horretaz gain, puntuatzeko moduan ere egon da hainbat berrikuntza: lexikoa eta esaldiak berridazteko ariketen kalifikazioak bildu egingo dira eta bien artean, gutxienez, 5 puntu lortu beharko dira. Batean zein bestean, gutxienez %40 atera beharko da (azalpen osoa Zer da EGA? kontzeptu-mapa berrian ikus dezakezue).

Beraz, EGA ikastaroan (goialdeko menuan) aldaketa horiek guztiak jasotzeaz gain, beste gune batean kokatu eta itxura aldatzeko ere aprobetxatu dut. Antolaketa honela gelditu da:

  • Goialdean: informazio orokorra (EGA azterketaren azalpena, egutegia, matrikularen kontsulta, agiria jaso…)
  • Orrialde nagusian: liburu osoak online.
  • Ezkerreko zutabean: azterketaren atal ezberdinak lantzeko materiala eta baliabide orokorrak (hiztegiak, kontsultaguneak, arauak lantzeko ikastaroak…)
  • Behealdean: EGAko hurrengo azterketarako atzerako kontaketa eta euskara ikasteko gune interesgarriak.

2003ko eta 2004ko azterketak liburu osoa online

EGA 03-0405-06 azterketak

Iaz ikasleek etekin handia atera zioten sarean ipinitako EGA 05-06 azterketak liburuari. Behin eta berriz egin zituzten etxean azterketak eta, egia esan, asko eskertu zuten (erantzunak berehala jasotzeko aukera, atarikoetan hainbat azalpen, galderak aldi oro hurrenkera ezberdinean azaltzea…).

Horiek entzunda, aurreko liburua, EGA 03-04 azterketak, pasatzera animatu naiz. Guztira sei atariko proba eta idatzizko 7 azterketa daude. Aurreko liburuan bezala, Atarikoak bi modutara egin daitezke: osorik (azterketa egunean atera ziren bezala) eta entzutezko ulermenik gabe (horren ordez, beste atariko proba batzuetan ateratako galderekin). Sinonimoen ariketak ere bi modutara egin daitezke. Batetik, testuingururik gabe, bi zutabe ezberdinetako sinonimoak lotuz; eta, bestetik, azterketan atera bezala, hau da, markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarriz (testuinguruko esanahia errespetatu eta atzizki bera jarri behar da).

abu
02

Wikiak

Egilea: Maite    denetarik       Trackback

Wikiak sortzeko gune ezberdinak

Instalaziorik gabe

Euskaraz

Ingelesez

Instalazioa eta hosting-a behar dutenak

Wikiblogak

  • Lynksee: Blog & wiki & argazki albuma & estekak % foroa
  • Wiki Weblogs (Software exploring relationships between WikiWiki and WebLog type media)

Informazio gehigarria (mintegiak, aurkezpenak eta beste)

  • Wikimatrix (wikien konparazioarako matrizea, galdera batzuei erantzun eta ezagutu, zerrenda luze batetik, zein den komeni zaizun wikia)

Tutorial eta ikastaroak

  • Aulawiki21 (Wikispaces-en wiki bat sortzeko tutoriala)

Adibideak

  • Wikigogy: to share TEFL & TESL lesson plans with other teachers of English as a second or foreign language, worldwide and locally.
  • Irakurlearen Tartearen wikia: wiki honetan Txurdinagan egiten dituzten Irakurleren tarterako gaiak eta galderak proposatuko dituzte. Horrela saiora joan orduko hitz egingo dutena landuago izango dute.

Artikulu interesgarriak

  • Wikiteca (Aula21eko wikiak biltzen dituen wikia)

Euskal Wikipedia zabaltzen

Wikipediarekin lanean hasiko garenez laster, horren inguruko informazioa biltzen joango naiz.

Hurrengo orrialdea »
top
Who links to my website?