Indiako emakumeen egoera negargarriaz

Indiako emakumeakDuela egun batzuk, aldizkari bat irakurtzen ari nintzela, artikulu batek harriturik utzi ninduen. Artikuluaren arabera, Indian neskatxo ugari hiltzen dituzte.Zergatik neskak? Familiarentzat zama astun bat baino ez direlako.

Hilketa horiek abortuaren bidez edo asasinatuz egiten dituzte. Egoera larriari aurre egiteko, arloko ministroak adierazi duenez, sehaskak ezarriko dituzte kalean, umeak hil beharrean, Estatuari emateko.

Zenbat eta gehiago irakurri, orduan eta txundituago gelditu nintzen. Hilketa horien datuak izugarriak dira: urtean jaiotzen diren 12 milioi neskatxoetatik milioi bat 12 hilabete bete aurretik hiltzen dituzte. Honen arrazoia honako hau da: herrialde horietan neskak ez daude mutilak adina baloratuak. Artikuluan azaltzen den bezala, bizitzako zeregin nagusienetan mutilak dira garrantzitsuenak, hauek familiaren ondare guztia jaraunsten dute eta, bere gurasoak zahartzen direnean, gizonezkoa da zaintzen dituena.

Emakumea, bestalde, gastua baino ez da, dote bat behar du, hezkuntzan integratzeko arazoak izan ohi ditu eta lana aurkitzeko ere bai. Alaba bat izateak, beraz, arazo besterik ez du ekartzen eta, honen ondorioz, familian bazterturik egoten dira eta batzuetan abandonaturik edo erdiabandonaturik bizi izaten dira.

Hau guztia esan ondoren, oraindik beste hainbat gauza adieraztea geratzen zait, horien artean Indiako familiek zer egiten duten horrelako kasu baten aurrean. Lehenik eta behin, jakinarazi nahi dizuet Indian debekaturik dagoela abortu bat izatea, baina debeku horren aurrean familiek beste jokabide bat erakusten dute. Familia askok nahiago dute 350 errupia (6 euro) ordaindu ekografia batengatik espero duen umearen sexua jakiteko, umea jaio arte itxaron beharrean, eta neska dela jakiten badute, 26 euro gehiago ordaintzen dute abortatzeko, horrela ez dute inongo karga ekonomikorik izango aurrerantzean.

Horregatik, Renuja Chowdhury ministroak esan du sehaskak ezarriko dituztela kalean ume horiek bertan utzi eta beraiek ume horiek jaso ahal izateko. Honekin lortu nahi dutena da hilketa horiek geratzea eta ume horiek bizitza duin bat izatea.

Nire ustez, sehaska horiek jartzea irtenbide onena da neskatxo horien bizitza salbatu ahal izateko.

Indiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu HEMEN.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->