Itsuek ikusi ahal izango dute

ill02e.gifOrain dela pare bat aste ikusi nuen telebistan gizon hura. Eguzkitako betaurreko arraro batzuk jantzi eta izugarri poztu zen, baina zergatik bat-bateko poztasun hura? Itsua omen zen gizona, bizitzan lehen aldiz zerbait, argia, ikustea lortu berri zuen. Hau ikusita, betaurreko horiei buruz zerbait gehiago jakiteko gogo bizia sartu zitzaidan. Artikulu honetan ikasitakoa islatuko dut.

Nork zer?

Japoniako zientzialari batzuek garatu dute ikuspen sistema artifizial berri hau. Honek itsuei edo ikusmen oso murriztuko pertsonei irudiak barneratzen laguntzen die, begi-seinalea burmuinera bidaliz.

Japoniako produktu oftalmologikoen fabrikatzaileak (Nidek), Osakako Unibertsitateko Yasuo Tano irakasleak eta Zientzia eta Teknologia Nara institukoko Jun Ota irakasleak sortu dute sistema konplexu hau. Hasieran adierazi dudan bezala, eguzkitako betaurrekoen itxura dute eta irudiak grabatzen dituen kamera batzuk ditu txertaturik. Dispositibo elektroniko baten bidez, irudi hauek seinale digital bilakatzen dira.

Honez gain, lau milimetro karratuko azalera duten elektrodo batzuk jarri behar dira begian nerbio optikoa kitzikatzeko. Seinale hauek burmuinera iritsiko dira, ikustea ahalbidetuz.

Metodo honen abantaila handiena elektrodo hauen txertapenaren tratamenduan dago, hau prozesu kirurgiko ez oso inbasibo batez egiten baita. Ez hori bakarrik, ikusmen eremu zabala edukitzea ere ahalbidetzen du. Elektrodo hauek oso malguak dira gainera.

Elektrodo bat = pixel bat

Erretina artificialekin...Lorturiko ikusmenaren kalitatea begian txertaturiko elektrodo kopuruaren baitan dago. Elektrodo bakoitza pixel batekin (irudi digital bat deskonposatzen den unitate txikienarekin) da konparagarri.

Nidek sistema honen bigarren belaunaldian (2005, Osakako unibertsitatean) bederatzi elektrodo txertatzea lortu zituzten paziente itsuetan. Saiakera honetan argi izpiak ikustea lortu zuten. Zientzialariek 100 elektrodo txertatzeko helburua dute.

Urte honetan, sistemaren 3. belaunaldian, 49 elektrodo jartzea pentsatzen dute zientzialariek beste paziente bati kirurgia bidez, honek argia baino gehiago ikusteko aukera izan dezan. Hala ere, esan beharra dago metodo hau argi-seinaleak fluxu elektriko bilakatzeko ahalmena galdu duten pertsonetan (hainbat gaixotasun dela medio) baino ez dabilela.

Noizko?

grande-848507-1040722.jpgLehen aipatu dudan bezala, aurtengo proiektuarekin batera (49 elektrodoen ezarpena), 100 elektrodoraino iristea da helburu nagusia. Hauek guztiak mentatzean pazienteen ikusmena 30 zentimetrora zabalduko litzateke, eta distantzia horretara beraien eskuko behatzak bereiztu ahal izango zituzten. Aurrerapen hau 2010ean lortzea espero da eta 2011n gaixoekin probak egin ondoren, 2012an komertzializatzeko itxaropena du Nidek taldeak.

Zientzialariek diotenez, gaur egun ez dago tratamendurik zelula foto errezeptoreak galdu dituzten gaixoentzat. Erretina artifizial sistema honen sorrerak ikusmena berreskuratzea ahalbidetuko du, erretina neuronak kitzikatuz eta korronte elektrikoa berreskuratuz.

Zientzialari hauei esker, laster itsutasuna tratatu eta guztiz sendatu ahal izango da, itsuen ametsa betez.

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/bmVR-RcDMio" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

2 Responses to Itsuek ikusi ahal izango dute

  1. Maite 2008(e)ko apirilak 5 at 3:18 pm #

    Oso interesgarria, Eneko! Ikusita medikuntzaren aurrerapen guztietan duzun kezka eta jakin-mina, ziur nago medikua izatera iristen zarenean, esku onetan egongo garela! Horrek beti ematen du lasaitasun punttu bat, ez pentsa… 😉

  2. Unai 2008(e)ko apirilak 5 at 5:59 pm #

    Esan beharra daukat zure artikuluek benetan liluratzen nautela, Eneko! Segi horrela!

Utzi erantzuna Unai(r)i Click here to cancel reply.

-->