Izurrite berria gure artean!

internetAdikzio hitza entzuten dugun bakoitzean, drogekin erlazionatzen dugu, beharbada, drogak adikzioa sortzen duelako; hau da, menpekotasuna ekartzen duelako. Adikzioa azken batean hori da, menpekotasun egoera batean barneratzea. Hala eta guztiz ere, drogekin ematen ez diren adikzioak ere badaude: sexua, jokoa, erosketak, telebista… Adikzio sozial edo psikologiko gisa ezagutzen dira horiek.

Aipatutako jarduerek, nahiz eta gure bizitzaren parte izan eta arriskutsuak ez direla iruditu, ahalmen adiktiboa dute. Ahalmen hau gai da kontsumitzaileak nahiz erabiltzaileak harrapatzeko, baldin eta hauen gehiegizko erabilpena egiten bada. Beste zenbait arrazoi ere eragiten du adikzio batean barneratzea; izan ere, askotan adikzio hauek autoestima, estresa, bakardadea eta depresioagatik izaten baitira.

Adikzio kimikoak eta psikologikoak desberdinak direla pentsatu arren, ez da horrela: prozesu bera ematen da bietan. Bi adikzio mota hauen arteko ezberdintasuna tratamendua da, guztiz desberdina baita. Batean, sustantziak hartzeari uko egin behar zaio; eta bestean, ordea, estimuluak alde batera utzi beharrean daude. Hau ez da erraza, estimulu horiek eguneroko bizitzan baitaude. Hala eta guztiz ere, tratamendu hauetatik errazagoa edo zailagoa zein den zehaztea nahiko korapilatsua da, bakoitzak duen menpekotasun mailaren eta jartzen duen esfortzuaren araberakoa baita.

Gaur egun, gure gizartea adikzio sozialen izurrite batean murgilduta dago, nahiz eta guk ez antzeman. Batzuek gizartearen erantzukizuna dela diote; beste batzuek, ordea, norberaren kontua dela. Nire ustez, gizartearen etengabeko aldaketaren emaitza garbia da; hau da, gizarte moderno baten ezaugarria da. Hori erakusteko, aipatu beharra dago antzinan ez zela horrelakorik; edo beharbada, bai, baina ez horrelako neurrian. Horregatik, gizartearen aldaketagatik sortutako arazo soziala dela diot. Hortaz, gizarteak zerikusia duela pentsatzen dut. Halere, ez dugu ahaztu behar gizartea ez dela bakarrik aldatzen, guk aldatzen dugu; beraz, norberaren kontua dela iruditzen zait.

Lehen aipatu bezala, agian, ez dugu antzematen adikzio psikologikoen arriskua, baina horrek ez du esan nahi ez dagoenik. Adibidez, gure bizitzaren zati bat telesbistaren aurrean pasatzen dugu, eta, ziur aski, jende askok orduak pasatzen ditu pantailari begira. Gauza bera gertatzen da internetekin. Halaber, badakigu jokoak adikzioa sortzen duela: ludopatia. Aipatu beharra dago ere, erosketekin eta lanarekin arazoa badagoela. Sexua ere ez da libratzen. Batzuen ustez, sexua da adikziorik ukatuena. Egia da hauek guztiak ezin direla adikzio kimikoekin alderatu; izan ere, kimikoek arazo larriagoak sor ditzakete; hala eta guztiz ere, atxikimendu psikologikoek arazo larriak sortzen dituzte kasu askotan.

, , ,

3 Responses to Izurrite berria gure artean!

  1. irune.agirre 2009(e)ko abenduak 14 at 11:24 pm #

    Kaixo, Alejandro!
    Aitortu beharrean nago interesgarria bezain beldurgarria iruditzen zaidala gaia. Beti izan diet errespetu pixka bat horrelako kontuei. Egia esateko, adikzioak, diren motakoak direla, kaltegarriak diren uste sendoa daukat. Menpekotasun egoerak momentuko errealitatea baldintzazen badu ere, ni, gehienbat, epe luzera sorrarazten dituzten ondorio psikologikoek beldurtzen naute.

    Adikzio bat nabarmentze aldera, gero eta ohikoago bihurtzen ari den Internet Addiction Disorderra aipatuko nuke. Aurten ireki dute lehenengo rehabilitazio zentrua Estatu Batuetan. Horren inguruko bi esteka uzten dizkizut jarraian!;-)

    http://mashable.com/2009/08/23/restart-internet-addiction/

    http://ecodiario.eleconomista.es/telecomunicaciones-tecnologia/noticias/1487899/08/09/Abren-en-Estados-Unidos-un-centro-de-rehabilitacion-para-adictos-a-internet-.html

    Hurrengoa hau bezain interesgarria izatea espero dut!;-)

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Izurrite berria gure artean! -- Topsy.com - 2009(e)ko abenduak 13

    […] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Izurrite berria gure artean!: Adikzio hitza entzuten dugun bakoitzean, drogekin erlazionatzen dugu, beharbada, .. http://bit.ly/6ywpPe […]

  2. uberVU - social comments - 2009(e)ko abenduak 14

    Social comments and analytics for this post…

    This post was mentioned on Twitter by euskalblogos: Izurrite berria gure artean!: Adikzio hitza entzuten dugun bakoitzean, drogekin erlazionatzen dugu, beharbada, .. http://bit.ly/6ywpPe

Utzi erantzuna

-->