Jose Mari Goenagaren “Sintonia” film laburra garaile Beasainen

Jose Mari Goenaga Ordizia (Gipuzkoa), 1976.

Jose Mari Goenaga

Manchesterren eta Donostian Enpresa Administrazioa ikasi ondoren, Goenagak errealizazio ikastaro bat egin zuen Urnietako Sarobe zentroan. 2001ean Moriarti Produkzioak enpresa sortu zuen. Zuzendu dituen film laburrez gain (besteak beste, sari ugari jaso dituen Tercero B ), Supertramps animaziozko film luzearen gidoigile eta zuzendarietako bat da. Orain Lucio dokumentalaren proiektuan lanean ari da

Azkeneko film laburra SINTONIA izan da, honekin bi sari eskuratu ditu, Beasainen azkena Goienizek antolatutako Film Laburren gauean. Jose Marik ilusio handiz jaso du berria. Izan ere, gaur egun Donostian bizi den arren, Ordiziakoa dela dio eta, bere ustez, ikusleen artean etxekoak eta lagunak egoteak eragin handia izan du sari du honetan.

ZuzendariakSintonia filmean istorio labur bat aurkezten digu. Zinemagileak berak Hitzak egindako elkarrizketa honetan adierazten digun bezala:

Peaje batean gertazen da. Neska bat bere autoan irratian ematen ari diren kanta bat abesten ari da. Mutil batek ikusi egiten du eta neskarekin hitz egin nahi du; frekuentzia sintonizatzen du eta neska entzuten ari den irratsaiora deitzen du. Komunikazioa hain zaila den garaiotan bi pertsonen arteko komunikazio zuzena erakutsi nahi izan du.

Grabaketa eta ekoizpena nahiko kaotikoak izan direla dio Jose Marik. Eguraldi ezin okerragoa tokatu zitzaien, euritsua, haizetsua… Alde horretatik, nahiko zorte txarra izan zuten. Hasieran nahiko lurjota zeuden baina gero forma hartzen joan zen dena, eta azkenean gustura gelditu dira emaitzarekin.

Aurreko lana, Supertramps , animazioko film luzea izan zen eta orain, berriz, film laburretara pasatu da. Orain Lucio dokumentala grabatzen ari da.

Lucio Urtubia Cascanten, Nafarroan, jaiotako anarkista da. Duela 50 urte Parisera erbesteratu zen, eta han sartu zen borroka anarkistan. Oso sonatuak izan ziren bere hainbat ekintza. Ezagunena Citybank bankuari egindako iruzur handia da. Parisen bizi da egun. Bera ez da nazionalista, baina dokumentalaren berri izan zuenean pozik hartu zuen, badu euskaldunekiko atxikimendu berezia. Lucioren pertsonaia aldarrikatu nahi genuen: Robin Hood moderno bat.

Jose Mari gaur egun Moriarti ekoiztetxean dabil lanean, ekoiztetxe honekin egitasmo ezberdinak sortzea du helburu. ETB laster emititzen hasiko den saio bateko gidoilari bezala ere arituko da.

Hemen klikatuz, Supertramp luzemetraia egin zueneko elkarrizketa bat irakurtzeko aukera izango duzue.

ZORIONAK ETA JARRAITU ORAIN BEZALA LANEAN

One Response to Jose Mari Goenagaren “Sintonia” film laburra garaile Beasainen

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.