Kaktus bat mozteagatik 25 urte kartzelara?

New YorkEgutegian gorriz markatutako hiruzpalau egun ikustean, oso gutxi dira etxean lasai-lasai geratzen direnak lanera joan behar ezaz gozatzen. Egun horietan,  ohikoena, krisiak baimena ematen digun neurrian,  maletak egin eta mundua ezagutzera joatea da XXI. mende honetan. Nora baina?

Paris, maitasunaren hiriburua, zoragarria da” dio amak zure aitari begira, baina honek nahigo du Egipto bere faraoi, piramide eta antzinako zibilizazio hartako kondairekin. Semeak, aldiz, Sri Lankara joan nahi du; horren izen exotikoa duen tokia ezin txarra izan!! Neska-laguna ez du ados; bere ustez, Karibe bezalakorik ez baitago. Zuk, berriz, Gorbea mendian dagoen nekazal turismo etxe bat proposatu duzu, ederra lekua benetan, baina familiak berehala baztertu du aukera hau. Zer pentsatuko dute bizilagunek oporretan Euskal Herritik kanpora irteten ez bagara?

Eta itsusia al da, bada, Euskal Herria? Edo jendearen iritziaren menpe gaude? Ez, gu geure konplexuaren menpe gaude!! Konplexu hori dela edo ez dela medio, jendeak urrutira bidaiatzeko joera izugarria du eta bidaia horien helmugetako bat munduko herrialderik boteretsuena dugu, Ameriketako Estatu Batuak.

Herrialde honek gurearengandik ez dirudi oso ezberdina: ziur nago aireportuan Coca Cola bat erosi ahal izango duzula, kalean paseatzen zabiltzala Levi’s denda bat aurkituko duzula eta, afaltzeko orduan, Mc Donals batera joan ahal izango duzula, eta hori dena etxe orratz erraldoi eta milaka bonbillaz argiztaturiko kaleetatik irten gabe. Eta, orduan, zeure buruari galdetzen diozu? Zein alde dago Euskal Herria eta New Yorken artean? Bilbo dirudi honek Gabonetako argiak pizten dituztenean!!

konstituzioaBada, Euskal Herritik Estatu Batuetara dagoen alde nabarmenetako bat legeetan dago. Azken hau 1787. urteko konstituzioan oinarritzen da eta, horren ondorioz, lekuz kanpo dauden lege batzuk ikus ditzakegu herrialde honetako 50 estatuetan zehar, esate baterako, kaktus bat mozteagatik 25 urteko kartzela zigorrera kondenatua izan zaitezke. Eta, orduan, geure kultura duen edozein pertsonak egingo lukeen galdera etortzen zaigu burura. Benetan betetzen al dira lege hauek?

Bada, egia esateko, bai. Lege gehienak bete egiten dira, baina, horren lege zaharrak direnez, hamaika interpretazio izan ditzake bakoitzak eta, ondorioz, zigorra epailearen irizpidearen menpe egongo da. Esate baterako, Texasen material lizuna edukitzea debekatua dago, baina epailearen iritzian oinarritzen dira aipatutako materiala lizuna den edo ez zehazteko. Beste batzuk egoera irrealetan aplikatzen diren legeak dira eta horregatik ia ezinezkoa da lege hori aplikatu ahal izatea. Adibidez, elefante bat parkimetro batean lotuta utziz gero, ibilgailu bat utzi izan bazenu bezala ordaindu behar duzu.
Aipatutako bi adibideez gain, mota honetako hainbat lege dago Estatu Batuetan. Dena den, ez dezagun pentsa amerikarrak baino ez direnik lege bereziak dituztenak, Europan beste hainbeste gertatzen da eta.

Hau dena azaldu ostean, pare bat aholkurekin amaitu nahi nuke artikulua. Lehenik eta behin, kanpora bidaiatzeko asmoa baduzue, bertako kultura, ohitura eta legeei buruz pixka bat informatuta joatea aholkatzen dizuet, hauek bezalako lege bitxien erruz ez ditzazuen arazoak izan. Bigarrenik, une atsegin bat igaro nahi baduzue, azpian uzten dizkizuedan lege bitxiak irakurtzea gomendatzen dizuet:

,

5 Responses to Kaktus bat mozteagatik 25 urte kartzelara?

  1. eagirresarobe 2008(e)ko urriak 28 at 10:21 pm #

    Lehenik eta behin, argi utzi nahi dut ez naizela oporrak Euskal Herritik kanpo igaro zale. Ziur nago Estatu Batuetan ez direla gure Herrian ditugun erromeria eta festa potenteak izango. Gainera, hain lege bitxiak dituztela jakinda…auskalo zerekin topa gaitezkeen bertara joanez gero! Pertsonalki, iruditzen zait legeak ez direla errespetatzeko sortu, interesen arabera erabiltzeko baizik. Hori dela eta, nahiago Euskal Herrian geratu eta hemengo “legeak” “ez errespetatu”, Estatu Batuetara joan eta elefante bat aparkatuta ikusi baino.

  2. Ana 2008(e)ko urriak 28 at 10:44 pm #

    Hau irakurri eta gero interraila egiteko gogoa eta guzti kendu zait!jaja Zure gomendioak kontuan hartu beharko ditugu gure burua 25 urteko kartzela zigor baten aurrean ikusi nahi ez badugu behinzat!

    Zorionak artikuluarengatik!Ondo segi! =D>

  3. arotegi 2008(e)ko urriak 29 at 9:47 am #

    Egia da oporretara nora joan adostea oso zaila dela. Hala ere, uste dut hemendik aurrera oso ondo begiratuko ditudala bertan dauden arau guztiak ondoren errazago izateko nora joan aukeratzea.Ikasteko arau errezenak edo antzekoenak dituena hartuko nuke seguruenik.

    Zorionak artikuluagatik. Segi horrela.

  4. aotegi 2008(e)ko urriak 29 at 10:20 am #

    Oso artikulu interesgarria. Egia esan leku askotan daude lege bereziak baina Estatu batuek denei irabazten die.
    Segi horrela Xabi! 😉

  5. eneko 2008(e)ko urriak 29 at 10:31 pm #

    Ni badaezpada ez naiz kaktusengana hurbildu Estatu Batuetan. egia esan horrelako lege arraro ugari dituzte bertan. Baina kasu honetan zigorra absurdua dela iruditzen zait; izan ere, ez delako ezer txarrik gertatzen kaktus bat mozteagatik.

    Zorionak Xabi!

Utzi erantzuna eagirresarobe(r)i Click here to cancel reply.

-->