Emendiozko lokailuak

EMENDIOZKO LOKAILUAK:

 

 

Ø ERE; ERE BAI/ERE EZ; BAITA..ERE/EZTA…ERE

 

Jon  gaur Bilbora joango da. Josu ERE Bilbora joango da.

Mikel lanera joan da. Agurtzane ERE BAI.

Mikel lanera joan da. BAITA Agurtzane ERE.

Mikel ez da lanera joan. Agurtzane ERE EZ.

Mikel ez da lanera joan. EZTA Agurtzane ERE.

 

Ø GAINERA

 

Elurra ari zuen. GAINERA, errepideak moztuta zeuden.

Ez duzu zertan kezkatu. Neuk lagunduko dizut, GAINERA.

Oso ona da ETA, GAINERA, ez da batere garestia.

 

 

Ø BESTALDE (BERTZALDE)

 

Erraztasun handia dauka. BESTALDE, ordu asko sartu ditu.

Asko gustatu zait. BESTALDE, oso erabilgarria da.

 

Ø HALABER, OROBAT, BEREBAT

 

Zuzendaria ados dago. Mikel eta Maite, HALABER, aldekoak dira.

Merkeena zelako aukeratu genuen. BEREBAT, esan beharra dago kalitate handikoa dela.

Aurtengo konbenioan soldatak %6 igo dira. OROBAT, lan-orduak murriztu egin dira.

 

 

Ø BEHINTZAT, BEDEREN, BEHINIK BEHIN, GUTXIENEZ (Lokailu hauek aurretik adierazitakoari nolabaiteko mugapen edo zalantza ezartzen diote. Emendiozkoak dira, baina ere edo gainera ez bezala, hauek ez dira erabat neutroak eta hiztunak dituen aurreiritzi eta usteak islatzen dituzte nola edo hala.)

 

Ez dut oso ondo egin, baina nahikoa, BEHINTZAT, espero dut.

Utz iezadazu azaltzen, laburki BEDEREN (bada ere).

Egia esan ez zait gehiegi interesatzen. Oraingoz, BEHINTZAT.

Esango diot; baina ordu erdi itxaron beharko duzue, GUTXIENEZ.

  

LABURPENA:

 

1.      ERE; ERE BAI/ERE EZ; BAITA..ERE/EZTA…ERE;  

2.      GAINERA

3.      BESTALDE (BERTZALDE)

4.      HALABER, OROBAT, BEREBAT

5.      BEHINTZAT, BEDEREN, BEHINIK BEHIN, GUTXIENEZ

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->