Lokailuak

TESTU MAILAKO LOTURAK: LOKAILUAK

Testu bateko perpausen artean dauden esangura aldetiko loturak (semantikoak) adierazteko, lokailuez baliatzen gara.

Lokailuen ezaugarriak:

  • Testu mailako loturak gauzatzen dituzte.
  • Hitz solteak dira (ez atzizkiak).
  • Metatu egin daitezke, hau da, perpaus berean lokailu bat baino gehiago ager daiteke (juntagailuak ez).
  • Mugikorrak dira (juntagailuak baino mugikorragoak)
  • Adberbio-izaera dute.

Lokailuak bost multzotan sailka ditzakegu:

1. Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza adierazteko, adibidez: ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bitartean, artean, alta, alabaina, dena dela, hala ere.

2. Ondoriozkoak: testuan zehar esandakoaren ondorio gisako zerbait adierazteko, adibidez: beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez, horrenbestez, halatan.

3. Kausazkoak: testu mailako kausazko loturak adierazteko, adibidez: izan ere, zeren, ze.

4. Emendiozkoak: aurretik esandakoari zerbait gehitu edo gaineratzeko, adibidez: bestalde, halaber, orobat, berebat, behintzat, segurik, behinik behin, bederen, bederik.

5. Hautakariak: testuan adierazitako gauza edo ideien artean hautatzeko, adibidez: bestela, osterantzean, gainerakoan, gainontzean, ezpabere.

 

One Response to Lokailuak

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.