Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Kontsumismoaren esklabu

Larunbata, azkenean! Nork ez du inoiz hau pentsatu? Ni neu sarritan pentsatzen dut hain itxarona den egun sakratu hau noiz iristsiko den. Planak eta intereseko ekintzak aldez aurretik pentsatzeko ohitura dugu. Kirolen bat egitea, paseotxo bat ematea, zinera joatea eta erosketaz erosketa ibiltzea dira ohikoenak, eta astean behin baino izaten ez den egun preziatuenean ahalik eta ondoen pasatzea dugu helburu nagusi. Larunbatak gizakiarentzako aisialdirako egun bilakatu dira, ez dago esan beharrik; izan ere, aldez aurretik antolatzen ditugun ekintza guztien helburua horixe izaten da.

Urrutira joan gabe, azken larunbatean erosketaz erosketa joan nintzen Donostiara, nire oinetako zaharrek hala eskatuta. Aldez aurretik, guztiok egin ohi dugun bezala, zein motatakoak eta zein dendatan topa nintzakeen pentsatu nuen, denbora aurreztearren; izan ere, neure burua ez baitut jendez pilatutako leku horietan gustuko ikusten. Handik eta hemendik, ez oso gustura, hainbat saltokitan ibili ondoren, azken batean saiatu nintzen. Bertan atentzioa eman zidan ume petral bat amatxori hiru pare zapatila erosteko konbentzitu nahian zebilen. Hiru pare zapatila!

Umearen nahia oso garbia zen, eta, dendako arduraduna nire oinetakoan bila ari zen bitartean, pentsatzeari ekin nion gure gizartean hain barneratuta dagoen kontsumismoari buruz. Ez zitzaidan burutik kendu dendan ikusitakoa, eta arratsalde horretan, ume horren antzera ni ere kontsumismoaren atzaparretan erortzen ari nintzela konturatu nintzen. Pentsakor utzi ninduen pasadizo hark. Dendakoak zapatila pare dotorea erakustean, aisialdiko arratsaldean erositako hainbat pultsera, jandako bi izozki eta pintxo zoragarriak etorri zitzaizkidan burura. Benetan beharrezkoak ote ziren pentsatu nuen, beste pertsona batzuk faltan zeuden bitartean. Ideia horretaz jabetzean, kontsumismoaren esklabu bihurtzen ari nintzela jabetu nintzen. Halaber, kontsumismoa gaur egungo gizartearen arazo garrantzitsuenetako bat bihurtzen ari zela pentsatu nuen. Afrikako beltz txikiek zer janik ez, eta ni arratsalde osoan jan eta jan, gastatu eta gastatu.

Hauxe da, bai, kontsumismoaren alde txarra: batzuek hiru pare edo gehiago dituzten bitartean, beste batzuek bakar bat ere ez. Umeari berriz begiratu eta nire barnean zergatik nahi zituen hainbeste pare pentsatu nuen. Ez nuen erantzun zehatz bat aurkitu, baina egungo iragarkietan egon zitekeela gakoa otu zitzaidan. Nire ezinegona handitzen joan zen, eta pentsamendu batek beste batera eraman ninduen. Zer erabili zuten zapatila horiek egiteko eta nork eginak ziren? Non? Nola? Laster jabetu nintzen estetikoki oso erakargarriak izateaz gain, erosoak ere bazirela. Halere, pixka bat sakonago aztertuz, “Made in Vietnam” ikusi nuen. Produktu horrek ingurumenari sekulako kaltea eragin zion susmoa nuen. Trenean, Donostiarako bidean amak denbora pasatzeko emandako consumer Eroski aldizkariaren artikulu bitaz gogoratu nintzen. Ez nekien zehazki zer esaten zuten, gainbegiratu besterik ez nituelako egin, baina lehenak kontsumismoa ingurumenean izaten ari den ondorio txarrak azpimarratzen zituen eta bigarrenak, aldiz, kontsumismoaren hazkundea. Trenean nindoala, Donostiara iritsi aurretik, hainbesterako arazoa ezin zitekeela izan pentsatu nuela oroitzen dut. Zapata-dendatik irten eta esku banatan bi erosketa poltsa zeramaten hiru neskatila gazte ikusi ondoren, berehala jabetu nintzen artikulu hark arrazoi osoa zuela.

Kontsimismoa eutsi ezin daitekeen erritmoan hazten ari zela jabetzeak eta denda hartan umearen bidegabekeria ikusteak arratsalde hartan nituen ideia guztiak aldatu zituen. “Ez naiz gehiago erostera etorriko”, esan nuen. Oso garbi ikusi nuen aisia kontsumismo hutsa bilakatzen ari zela. Ez dakit zuek zer pentsatzen duzuen gai honi buruz; nik dakidan gauza bakarra da, arratsalde hartan, nire zapatila zaharrek kontsumismoaren atzaparretatik bizirik ateratzea lortu zutela.

The story of stuff (1):

Informazio gehigarria:

, ,

6 Responses to Kontsumismoaren esklabu

  1. Saioa 2010(e)ko azaroak 5 at 9:38 am #

    Gai interesgarri eta bideo oso ona Cristian! 😉

  2. benat.irastorza 2010(e)ko azaroak 5 at 10:00 am #

    Askotan multinazionalei botatzen diegu kontsumismoaren errua, baina gu -erosleok- gara honen eragile nagusia…

    Ikuspegi jatorra eta artikulu oso ona!

    P.S: Kuriosoa kontsumismoaren aurkako artikulua “consumer” izeneko aldizkari batean irakurri izana, ezta? : P

  3. Irene Usabiaga 2010(e)ko azaroak 5 at 3:53 pm #

    Klasean artikuluak zeri buruz hitz egiten duen jakin dudanean, artikulu hau “txapa” hutsa izango zelakoan nengoen, informazio hutsa besterik izango ez zuela, hain zuzen. Baina orain, jada, artikulua irakurrita dudalarik eta zuk larunbat hartan egin zenuen antzera, nire ikuspuntuarekiko iritzia aldatu dut.

    Artikulu sinple batean kontsumismoari buruzko ideia nagusia oso ondo adierazi duzulakoan nago.

    Zorionak Cristian!!

  4. maria 2010(e)ko azaroak 8 at 2:02 pm #

    Asko gustatu zait artikulua, eta batez ere eman diozun forma: esperientzia pertsonalean oinarritzearena. Bidoa ere oso ona!

  5. xabier.crehuet 2010(e)ko azaroak 9 at 9:54 am #

    Cristian oso lan ona, enpresaburu izateko aparta zara!

  6. Ioritz 2010(e)ko azaroak 9 at 10:15 am #

    Cristian izugarri gustatu zait artikulu hau. Arrazoi guztia duzu eta gainera, Mariak esan duen bezala asko gustatu zait zuk ikusitakoa ere bertan aipatzea.

    Zorionak!

Utzi erantzuna

-->