Korrika 2009 Ordiziatik Londresera

Iazko euskaljakintzako Leirek idatzi zigun atzo, KORRIKAri buruzko artikulurik ez ote genuen argitaratu behar esanez. Bera Londresen dago aurten eta hauxe kontatzen zigun:

Ba al dakizu hemen, Londresen, KORRIKA sinboliko bat ospatu behar dela bihar?  Horren ondoren, bazkari herrikoi bat antolatu dute The London Basque Societykoek!! Ez dakit joan ahal izango dudan baina saiatuko naiz, behintzat!!! jeje!! Beno, ba, ondo segi eta ea KORRIKAri buruzko zer edo zer idazten duzun!!! Muxu bat Londresetik Ordiziaraino!!

Leire, izugarrizko poza eman dit zure berri izateak! Ez nuen pentsatzen Korrikari buruz ezer idaztea, ikastolako orrian horri buruz dezente argitaratu delako (korrika, gero arte eta Jakinsaro korrikan); halere, ezin utzi zure eskaera pasatzen eta hementxe ipiniko dizkizut gure gune ezberdinetan azaldutako bideo eta argazkiak. 😉

Izan al duzu aukerarik The London Basque Societyk antolatutako bazkarira joateko? Londreseko korrika sinbolikoan parte hartu al duzu? Zure bizipenen berri izateko irrikan nago; beraz, hementxe geratzen gara zure kronikaren zain.

,

One Response to Korrika 2009 Ordiziatik Londresera

  1. garmen 2009(e)ko apirilak 5 at 10:02 pm #

    kaixo!!! ba azkenen ezin izan nun hemengo KORRIKAra jun… lana ein behar izan nun!!! kriston pena eman ziten!! jai eskatzea pentxatzen eon nintzen, baino azkenen ezer ez… hori bai, aurreko egunen korto batzuk bota zittuzten topaguneak antolatuta ta horta jun nintzen!! ondo eon zan egie esan!! esan ziguten igual beste ekintza batzuk antoatuko zituztela beste baten, beraz ea oain beste zeoze antolatzen duten the London Basque Society-kok!!! besteik gabe, muxu bat ta aupa KORRIKA!!! 😉

Utzi erantzuna garmen(r)i Click here to cancel reply.

-->