LHC azeleragailua abian!

LHCSeguru nago izango duzuela munduko esperimentu harrigarri honen berri; izan ere, azkenaldi honetan asko azaldu da komunikabideetan. Baina ba al dakigu zehazki zer den edo zertarako balio duen? Egia al da munduaren amaiera ekarriko duela? Lehenik eta behin, LHC edo Large Hadron Collider-i buruz ari naizela eta hura zer den argitu beharko nuke. Munduan egin den esperimentu handienak partikulak azeleratzeko balio du, batez ere protoiak, atomoak baino partikula txikiagoak direnak azeleratuko ditu, ia argiaren abiadura lortu arte (argiaren abiaduraren %99,999ra) aurkako noranzkoan talka egin dezaten. Protoien arteko talka hauek eguzkiaren bihotzean baino 100.000 aldiz handiagoak diren tenperaturak sortuko ditu eta, zientzialariek diotenez, unibertsoaren sorrera nolakoa izan zen argitzen lagunduko digu.

Halere, badirudi badela aurrerakuntzarako nolabaiteko beldurra edo egia zein den jakitearen beldurra, eta, betiko moduan, tankera honetako proiektuen aurkako mugimenduak azaldu dira denbora gutxian. Mugimendu hauek esaten LHC halldute LHC azeleragailuak zulo beltzak sortu eta unibertso osoa suntsituko dutela. Argi eta garbi, hau ez da gertatuko. Proiektu honek dituen segurtasun neurriak izugarriak dira, eta mundua eta unibertsoaren amaiera igartzen duten teoria guztiak alboratzen dituen informe bat egin dute. Bestalde, egia da zulo beltzak sor daitezkeela; dena den, ezegonkorrak izaki, sortu bezain laster desagertuko lirateke.

Ez da gauza berria aurrerapenaren edo berria den zerbaiten aurkako mugimenduak sortzea; izan ere, denok dakigun bezala, Copérnico edo Galileok esaten zutena ere, eguzkia unibertsoaren zentroa zela eta ez lurra, garai hartan sekulako iraultza izan zen eta ez zen gauza erraza izan gainontzeko jendeari sinetsaraztea. Honelako beste mila gauzekin gertatu da berdina, eta, segur aski, etorkizunean ere gertatuko den zerbait da.

Nolanahi ere, kasu honetan ez dago zertan kezkatu, proiektu honek gizarteari ekarriko dizkion onurak anitzak izango baitira. Ez da erraza positiboki pentsatzea bizi garen gizarte eta egun hauetan, baina oraindik bada aurrerapenaren alde egiten duen jendea.

3 Responses to LHC azeleragailua abian!

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.