“Low-cost”, krisia erdeinatzeko aukera polita

abioia-1Denok sentitu dugu inbidia apur bat gure lagunen bat oporretara joan denean. Are gehiago, hegazkina hartu eta kanpora joan bada. Beti pentsatu ohi izan da hori egiteko aukera diruz ondo zebiltzanak bakarrik zuela, baina egoera hori kostu baxuko hegaldiekin bukatu zen.

Kostu baxuko edo low-cost hegazkin konpainien booma 90. hamarkadaren hasieran iritsi zen Europara Ryanair izeneko enpresa irlandarrarekin eta easyJet izeneko enpresa ingelesarekin. Izatez, hegaldi merkeen kontua 1949ko maiatzaren 6an hasi zen Pacific Southwest Airlinesekin. Askotan Southwest Airlinesi esleitzen zaio meritua, baina gaurtik aurrera badakizue ez zela horrela izan. Jendeak gero eta gehiago erabiltzen zuen hegazkina; bai oporretara joateko, bai lan munduan buru-belarri murgildutako langileek lanera joateko, eta baita merkantziak garraiatzeko ere. Hori dela eta, betiko hegazkin konpainiek euren filialak sortu zituzten, hots, beste izen batekin konpainia berdinarentzat lan egiten zuten enpresak. Adibidez, Buzz KLM-rena, Clickair; Iberiarena, Go Fly; British Airways-ena… Hegaldi merkeen eskaera gero eta handiagoa zenez, kasu askotan, enpresa filialak etekin handiagoak izaten zituzten jatorrizko hegazkin konpainiak baino.

airport_securityGaur egun, jende askok hartzen du hegazkina oporretara joateko. Hegazkina askotan lotzen da diru asko daukan jendearekin; halere, benetan bidaia zenbat diru kostatu zaion jakingo bagenu, barre algara ederra aterako litzaiguke. Bidaia behar besteko aurrerapenarekin internetez hartuz gero, agian, gure ordainarazi egiten dituzte. Adibidez, bidaietan ez dute inongo hamaiketakorik, ezta edaririk ematen musu truk.Han eta hemen ibili naiz informazio bila eta irakurtzeko aukera izan dudanez, kostu baxuko hegaldietan bidaiariei komunera joateagatik ordainarazteko ideia ere mahai gainean dute, bidaien prezioa merkatzeko helburu hutsarekin. Hori nire haragitan bizi izan dut Ryanair hegazkin konpainiarekin. Londresetik Biarritzera hegaldiak euro bat balio zuen eta horri 15-20 euroko tasa batu behar zitzaion. Kontuan hartuz hemendik Donostiara trenez joateak 5 euro inguru balio duela… atera kontuak!

Uda honetan batek baino gehiagok izan du eta izaten ari da kanpora joateko aukera, eta horietako askok hartu dute hegazkina. Zuetako batzuk, seguru nago, herria zaintzen geratzea aukeratu duzue! Gaurko honetan, Olentzero aurreratu egin da eta hemen utzi ditu kostu baxuko konpainia ezagunenak. Ez horregatik!

Honek guztiak, ordea, kontrako jarrerak ere zabaldu ditu. Biologiako klaseetan hitz egin dugun moduan, hegazkinek izugarri kutsatzen dute ingurugiroa, eta denok dakigu natura zaindu beharreko gauza dela. Galdera da: zilegi al da horrenbeste kutsatzen duten bidaiak hain merke egotea?

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->