Memoria galduak

Batzuetan begirada batek dena esan ohi digu. Nahikoa da begietara begiratu hura zer pentsatzen edo sentitzen ari den jakiteko. Istant batean, ordea, ispilu hark norabidea galdu eta espresioa apaldu zitzaion, poliki-poliki iluntasunak aurpegia indarrez hartuko balu bezala. Orduan, begi haietan hiri handi batean galduriko haur baten begirada bera ikusi nuen: tristura, ezintasuna… pentsamendu hutsalen islapenak besterik ez ziren agerian. Behin, izenak ahaztu zituen; hurrena, gaztaroko oroimenak behin eta berriz gogoratu zituen, berak zioen zoritxarreko bizitzaren jabe izatearen tristura malkoak isuriz; hitz egiteko zailtasunak ondoren, aldi batez hiztun izan zena mutu geratu zen. Eta azkenik, erabat galdu genuen, buruak norabide galdua hartu zuen. Behin galdu denean ez dago atzera bueltarik; aurrera jarraitzea besterik ez dago, noizbait izan dena izateari utziko baitio.

Memoria galera, eguneroko lanak egiteko zailtasunak, mintzairarekin arazoak, denbora eta espazioaren nahastea, umore, nortasun eta jokabide aldaketak dira, besteak beste, Alzheimerren gaixotasunaren sintomak. Gaixotasun hau adinekoetan sortzen den dementziaren arrazoietako bat; nahasmendu larri eta endekapenezkoa da garuneko neuronen gutxikako galerak eragiten duena.

1902an, Auguste deituriko 50 urteko emakume bat Frankfurteko ospitalean sartu zen dementzia arazo ezezagun batekin. Emakume honek nahaste konstante, antsietate eta asaldura sintomak pairatzen zituen. Eta Alois Alzheimer doktorearen idatzien arabera: “Auguste aztertzea ezinezkoa izaten zen”. Gauetan gela isolatu batean egiten zuen lo, sala nagusiko gaixo guztiak esnatzen baitzituen ezin zuelako loak hartu. Eta behin bere gela pribatuan, kuxinarekin estaltzen zuen bere burua, izararekin estali beharrean. Orduan, sendagileari tratamendu bat bururatu zitzaion: gaixoa lasaitzea eta inongo botikarik gabe zaintzea. Alzheimerrek hainbat ordu edota egun egon iztekeen bainuekin gaixoa lasaitzen eta, horrez gain, korronte elektriko ahulak ere erabiltzen zituen.

Aloisek August bisitatzen jarraitu zuen gaixotasunaren egoera azkenekoetan egon arren. “Momentu horietan behar-beharrezkoa da buruzagitza moral sendo bat mantentzea gaixoari zaintza on bat eskaintzeko”, diote bere idatziek. Eta zera nabarmenduko dute: “Lan goresgarri hau, ordea, desagertzeko arriskuan dago”. Izan ere, haren ustez, gero eta kontaktu gutxiago egon ohi zen gaixoaren eta hura tratatzen zuen medikuen artean.

Honekin guztiarekin zera esan nahi dut: gaixotasunaren ondorioz gaixoak jasango dituen faseetan zehar ingurukook hoberantz aurrera pausoak ematen dituelako irudimen faltsuak izaten ditugun arren, ez dago atzera bueltarik: bere bizitzan parte hartu duten pertsonak ahaztuko ditu hark eta bere munduan erabat murgilduko da. Ez dago neuronen galera geldituko duen inongo medikamenturik, itxarotea besterik ez dago eta denbora izango da epaile bakarra.

Momentu horietan, edonori egoki dakiokeen lanik gogorretako bat zamatzea da sendabiderik egokiena: bere ondoan egotea. Baina egungo gizartean, medikuntzak mirariak egin ditzakeela uste dugun gizarte honetan, ez gara errealitateaz jabetzen. Horrelakoetan, dagoenari aurre egin, eta gaixoari azkenera arte laguntza eta sostengua ematea baino ez dugu.

Informazio gehigarria:

, , , ,

4 Responses to Memoria galduak

  1. xabier.crehuet 2010(e)ko azaroak 29 at 10:03 am #

    Odo ondo Maria, asko gustatu zait, batez ere hasieran idatzi duzun testu filosofiko hori agureei buruzkoa. Zorionak!!

  2. benat.irastorza 2010(e)ko azaroak 30 at 9:57 am #

    Eta ingurukoentzat zaila bada ere, oraindik gogorragoa izango da, ziurrenik, gaixoentzat… Zure familia ahaztu eta zure seme-alabak direla dioten pertsonak agurtu beharra; nor zaren jakin gabe esnatzea… Eta okerrena, aipatu duzun bezala, sendagairik ez dagoela da.

    Artikulu bikaina! Asko gustatu zait sarrera, eta, orokorrean, artikuluari eman diozun ikutu poetikoa. Great!

  3. Iñigo Eraso 2010(e)ko abenduak 9 at 7:38 pm #

    Ez dakit zure helburua ote zen baina artikuluak ileak tente tente jarri dizkit. Hori bazen zuren helburua zorionak lortu duzu!!!!

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Memoria galduak -- Topsy.com - 2010(e)ko azaroak 29

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi and Irune Aguirre, Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] Memoria galduak http://bit.ly/dVf09V […]

Utzi erantzuna

-->