Noiz arte izango ditugu futbolean gol fantasmak?

gol-fantasma.jpgAskotan izan dira futbolean “gol fantasmak“. Hauek, gainera, maiz polemika ugariren sorburu ere izan dira. Hori dela eta, futbol erakunde gorenak, hau da, FIFAk gai honen inguruan erabaki zorrotz bat hartu zuen, hau da, baloietan txipak eta zelaietan sensore moduko batzuk jartzea. Oraindik sistema hau proba moduan dago eta ez dute partida guztietan erabiltzen. Hala ere, orain dela gutxi jokatu den “mundialitoan” abian ipini da eta sistema honen babesle den FIFA oso gustura agertu da, ez bakarrik teknologia berri honek izan duen erantzunagatik, baita arazorik eman ez duelako ere.

Hala eta guztiz ere, etorkizunari begira, ez da espero lehenengo mailako partida guztietan erabiltzea; izan ere, baloietako txipak eta futbol zelaian jarri behar diren sensoreak oso garestiak baitira. Adidas etxe ezaguna eta Cairos Technologies izan dira baloia diseinatu dutenak. Azken honek esferikoaren barnean doan tresna elektronikoa egin du. Esan beharra dago, “baloi azkar eta elektroniko” bezala ezagutzen dela baloi berriztatzaile hau.

Chipa baloieanBaloi hauek duten funtzionamendua oso erraza da: futbol zelaian hainbat sensore daude. Hauek momentu oro baloia non dagoen esaten diote ordenagailu nagusi bati eta honek, gola adierazten duen marra pasatzean, seinale bat igortzen dio partiduko epaileak eramango duen erlojuari. Horrela, momentuan jakin izango du neurketako jaun nagusiak gola sartu den ala ez.

Dena den, beti gertatzen den moduan, denak ez dira sistema honen aldekoak. Aurka daudenen ustez, teknologia berri honek gaur egungo futbolak duen “giza alderdia” desagerraraziko du. Honez gain, futbola bere horretan, akats eta guzti, onartzea aldarrikatzen dute. Beraz, ez dakit teknologia berriak ala betiko sistema zaharkitua izango den onena…

2 Responses to Noiz arte izango ditugu futbolean gol fantasmak?

  1. enovo 2008(e)ko otsailak 28 at 9:11 pm #

    :-B Nik pertsonalki ez dut beharrezkoa ikusten, diru gastu absurdu bat besterik ez dela iruditzen zait. 😀

  2. aidiakez 2008(e)ko otsailak 28 at 10:30 pm #

    Aupa Errobi! Artikulu interesgarria. Baina, aipatu nahiko nuke rugbyan aspaldidanik daudela kamara bereziak jokaldi dudosoren bat gertatzen bada ere. Horrela, epaileak erabakia hartu aurretik kamara horiek kontsulta ditzazke. 😕 😕 :-w 😀
    😀

Utzi erantzuna

-->