Noraino hel daiteke zientzia?

Aurreko batean, zer egin ez nekiela, sofan bota eta ondoan neukan El Semanal aldizkaria azaletik begiratzeari ekin nion. Orriak pasatu bai baina, egia esan, ez nintzen arreta minimoa ere prestatzen ari. Halako batean, atentzioa eman zidan zerbait irakurri nuen: “Alimentos clonados;el cibercerdo llega al supermercado”. Bai izenburua, bai orri osoa hartzen zuen txerriaren irudia hagitz bitxiak iruditu zitzaizkidan, eta jakin-minak eraginda, artikulua irakurtzeari ekin nion….

klonazioaBeti onartu dut zientziari ezin zaizkiola ateak itxi; zientzia ezin dela mugatu edota zedarritu; zientzia aurrerabidea, oraina eta etorkizuna dela.Hala eta guztiz ere, ezin izan nuen estali artikulu hark nigan sorrarazi zuen harridura; txundituta utzi ninduen alde batetik, eta kezkatsu bestetik

Cyagra, bioelikagaigintza arloan jarduten diren enpresa nagusienetariko bat, hasia da klonatutako haragia eta elikagaiak biltegiratzen. Bertako marketing zuzendariak dioenez, elikagai kloniko hauek ez dute inolako arriskurik eta etekinak hobeak dira. Beste zenbait adituk, aldiz, honen hitza kolokan jartzen dute, eta elikagai hauen kontsumoak ondorio alergiko larriak sortuko ote dituzten beldur dira.

esneaDena den, zenbait konpainia eta enpresak ongi asko hartu dute klonazioaren metodo hau; izan ere, lortutako elikagaien kalitatea ezin hobea da eta baita lortutako etekina ere. Hori dela eta, badirudi konpainia asko hasi dela metodo honi erreparatzen; baina, hori bai, kontsumitzailea jakinaren gainean jarri gabe; hauek kontsumitzailea erosten duenaren jatorria jakiteko eskubidea aitortu gabe, alegia. Ez al litzateke debekatuta egon behar euren nondikoa adierazten ez duten produktuak saltzea?

Estatu Batuetako gobernuak ez du gai hau arriskutsutzat ez arbuiagarritzat jo eta ez du inolako traba edota oposiziorik azaldu. Gobernuaren jarrera berekoia eta axolagabea ikusita, iparramerikarrak ez dira egonean geratu eta egoerari gogor egin diote, euren osasuna hortzez eta motzez defendatzen saiatuz. Eztabaida ugariren ondoren, zera adostu zuten: klonatutako animalien deribatuak diren produktuek etiketatxo bat eraman beharko dute. Halere, nola dakigu etiketa hori ez daramaten produktuak puruak direla?

Garbi dago batzuentzat onuragarria eta beste batzuentzat, aldiz, erabat kaltegarria gertatzen den bidegabekeria hau konpontzen uste baino zailagoa dela; izan ere, gutxi asko egin dezakegu honetatik guztiagatik onura handiak ateratzen ari diren jende eta konpainia boteretsuen aurka. Egia esan, nolabait babesgabe edota indargabe sentitzen naiz erronka honen aurrean. Zer gertatuko da honekin guztiarekin? Etorkizunarekin batera etorriko da galdera honen erantzuna; bestela esanda, urak egingo du bide.

,

One Response to Noraino hel daiteke zientzia?

  1. Jorge 2008(e)ko apirilak 14 at 3:29 pm #

    Nire uztez klontzea izaki bizidun bat bizitzara bueltatzea da. Ondorio larriak izan ahal ditu ondo tratatzen ez bada lehenengoz. Berri hori probokazio gisa hartu behar da, eta ez da ikuspuntu zientifiko edo etikotik aztertu behar.

Utzi erantzuna

-->