Obesitatea: lehenbailehen konpondu beharreko izurria

Haur obesoakZiur nago zuetako guztiok entzunda duzuela obesitate hitza; izan ere, gehiegizko gizentasuna gure gizarteko arazo larri eta, era berean, arrunt bilakatzen hasia da. Hori dela eta, gero eta gazte gehiagori eragiten dion gai honi buruzko artikulua idaztea interesgarria izango litzatekeela pentsatu dut.

Askotan obesitate hitza, Estatu Batuak bezalako lurraldeekin lotzen dugu. Baina, gezurra badirudi ere, ez dugu hain urrun joan beharrik; izan ere, azken 15 urteetan Euskal Herrian gizenen kopurua hirukoiztu egin baita, osasun-arazo hau biztanleriaren %15ek pairatuz.

Obesitatearen kalteakIzurri honen kausa nagusia elikadura-ohitura bada ere, badago beste eragile garrantzitsu bat: sedentarismo hitzaz ezagutzen den jarduera fisiko falta, hain zuzen ere. Aipatutako faktore honek gure gizartearen garapenarekin batera egin du aurrera; izan ere, azken urteotan lortutako hobekuntza teknologikoak mugimendua eskatzen duten ekintzak izugarri murriztu baititu.

Honek pertsona batengan ekar ditzakeen ondorio larriak aztertu eta gero, ez garela estetika hutsez ari ziurta dezakegu; gaixotasun hau duen pertsona batek bihotz-arazo, garun-isuriak eta diabetes bezalako gaixotasunak izatea ohikoa baita. Eta ez hori bakarrik, gehiegizko loditasunak bizitzako 7 urte kentzea ere irits daiteke.

Egoera kezkagarri hau ikusi ondoren, asko izan dira arduratu eta konponbideak bilatzen hasi direnak. Esate baterako, umeei informazio baliagarria erakusten dien ordenagailu-jokoa asmatu du gai honetan ikasia den mediku talde batek (sakatu hemen jokoa ikusteko).

Gehiegizko pisuaBestalde, Espainiako gobernuak telebista-kanpaina bat jarri zuen abian iazko urriaren 9an. Honen helburua gazte eta umetan ematen den elikatura desegokiari aurka egin eta ekintza fisikoa sustatzea da. Iragarki honek zuzenean arazoarekin amaitzen ez badu ere, arazoarekin akabatzeko behar diren ohitura erosoak erakusten ditu. Hala eta guztiz ere, hau oso eraginkorra izango ote den zalantza du zenbait jakitunek, telebistak emititzen dituen jangai iragarpenen %45ek gehiegizko loditasunaren hedapenean eragiten baitu. Aipatutako iragarki hauek aurretik esandako ereduari aurka egiten diote eta umeek jaso dezaketen mezua guztiz kaltegarria izan daiteke.

 

 

 

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/zfu8LEUdC0I" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
   

Obesitatea, beraz, oraindik ere konpondu beharreko kontua da. Eta gauza bat garbi dago: azkar eusten ez badiogu gaiari, guregan sortuko dituen kalteak kontrolaezinak izango dira.

5 Responses to Obesitatea: lehenbailehen konpondu beharreko izurria

  1. nero 2008(e)ko martxoak 31 at 10:52 am #

    obesitatea oso txarra da eta arriskutzua, baina hori jakiteko ez da hori irakurri behar. X( >:P
    datuak oso ondo daude jarrita jendea obeto ulertzeko

  2. txispi y luja 2008(e)ko martxoak 31 at 10:53 am #

    ondo iruditu zaigu baina pixkat azpergarria iruditu zaigu

  3. sonia 2008(e)ko martxoak 31 at 10:59 am #

    Bai entzun dudala obesitate hitza askotan.Arrazoi osoa duzu sedentarismo jarduera gure gizartearen garapenarekin batera egin duela aurrera azken urteotan jarduera teknologikoekin.Baina,jendea kendu ahal izango balu koipea duen janaria,askoz hobeto egongo zen jendea munduan.

  4. jon 2008(e)ko martxoak 31 at 11:04 am #

    obesitatea oso charra da , gainera honen culpa janari-azkarra eta janari-ondakinak.nire ustes ez hain aina jendea dauka obesitatea eta sedentadismoa euskal herria oso handia da baina nire ustes gero eta gutxiago ,zereneta ez dago demborarik

  5. enrique pastor sainz 2008(e)ko martxoak 31 at 11:05 am #

    Nire ustez oso arazo larria da,eta nahiz arazoa konpondu nahi,pertsonen buruan orraindik geratzea eta orraindik arazoa konpondu gabe egotea,baina,lortu ahal da umeengan konpondu eta obesitaren gaixotasunak muriztea.

Utzi erantzuna

-->