Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Onerako edo txarrerako, Obama

War is peace (FlickrCC, Nick Bygon)Abenduaren 10ean, Alfred Nobelen heriotzaren egunean, eman zioten Pakearen Nobel Saria Barack Obama Estatu Batuetako Presidenteari. Askorentzat harrigarria izan zen Norvegiako Parlamentuak hartutako erabakia, eta honen ostean hipotesi eta iritzi asko entzun dira. Benetan merezi al zuen Obamak sari hau? Estrategia politikoa izango ote da? Benetako harridura sortu du hautaketa honek jendearengan, askok estrategia politikoa besterik ez dela diote, propaganda hutsa, Estatu Batuek duten boterea erakusteko eta Obamaren irudia zintzo antzera uzteko egina. Beste batzuek, ordea, benetan merezi duela diote, egiten ari den lanagatik. Hala ere, mesfidantza da nagusi jendearengan; izan ere, sareko inkesta batek dioenez -asko dira egindakoak gaiaren inguruan, baina eredu gisa RTVEk egindakoaren datuak ekarri ditugu hona-, %72,8k pentsatzen du ez duela merezi eta %27,2k, aldiz, merezi duela.

Sari hau jaso duen Estatu Batuetako hirugarren Presidentea da, Theodore Rooseveltek (1906an), eta  Woodrow Wilsonek (1919an) jaso ondoren. 205 hautagaietatik bera izan zen hautatua, Norvegiar Parlamentuaren hitzetan, “arma nuklearretatik libre dagoen mundua” sortzen saiatzeagatik. Arrazoi eskasa izan daiteke beste hautagai batzuenekin alderatuta, baina sekulako saiakera egin duela mundua hobetzeko oniritzi zuen Parlamentuak.

Bere diskurtsoan indarraz eta hau saihesteko moduez mintzatu zen. Gerra justifikatu nahi izan zuen bakerako bide egoki bezala, bakeak sakrifizio asko eskatzen dituela argudiatuz. Hori izan zen, hain zuzen ere, jendea txundiarazi zuena; izan ere, filosofia horregatik balitz, George W. Bush Estatu Batuetako presidente izandakoak, esaterako, urtero jasoko zuen, presidente izan zen garaian, sari hau gerrak egiteko grinagatik. Edonola ere, Obamaren eskuak gauza asko aldarazi ditu, bai bere herrian eta baita munduan ere, Guantanamoren itxiera edo tortura debekatzea galdeketetan, besteak beste.

Duela hilabete batzuk albiste izandako honekin, ohartzen naiz ez dakidala zein jarrera hartu. Nire ikuspuntutik, agian, ez naiz Obamaren mezu hau “ulertzeko” gai, baina ziur nago urteen joan-etorriarekin bere benetako esanahia ulertuko dudala. Eta ez genuke pentsatu behar Obamaren justifikatzeko era berak bakarrik ulertzen duenik, baita berari saria eman diotenek ere. Dena den, gaizki egingo genuke sari honen garrantzia eta balioa gaitzetsiko bagenu; izan ere, errekonozimendu honek, batik bat, bakearen alde, berdintasunaren alde eta batasunaren alde borrokatu duena saritu eta zoriondu nahi izan du eta dihardunean jarraitzeko animatu eta indarrak eman.

, , ,

2 Responses to Onerako edo txarrerako, Obama

  1. irune.agirre 2010(e)ko apirilak 11 at 1:00 pm #

    Hausnarketa polita, Unai!
    Ingelesez aurkitu dudan Aristotelesen zita bat uzten dizut, irakurtzean zure artikulua gogorarazi baitit.

    We give up leisure in order that we may have leisure, just as we go to war in order that we may have peace. Aristotle.

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Onerako edo txarrerako, Obama -- Topsy.com - 2010(e)ko apirilak 8

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] Onerako edo txarrerako, Obama http://bit.ly/b98KDa […]

Utzi erantzuna

-->