Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

EUSKARAZKO BALIABIDEAK

    Euskal Hiztegiak eta Entziklopediak
  • HIZTEGIA.NET: mota guztietako hiztegiak, euskara-beste hizkuntzak, gaika, entziklopedikoak…
  • Xuxen: testu bateko akatsak detektatu eta zuzendu
  • EHU: Terminologia Kontsulta
  • AISA : Etorkinentzako Irudizko Hiztegia
    Literatura baliabideak
  • Armiarma: sarean idazleei buruz dagoen guztia: aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia…
  • Puntubi.com: Hego Europa, Euskal Herria eta euskararen historia laburra, pertsonaia eta gertaerak…
  • Saretik.net: Euskal hizkuntza eta literatura arloko baliabide digitalak
  • Euskal literatura: Blog honetan euskarazko literaturan argitaratzen diren liburuen berri eman eta interesgarriak zaizkien artikuluen bilduma egingo dute.
    Gramatika
    Kontsultak
  • Jagonet: kontsulta eta aholku-zerbitzua, euskararen erabilera zuzena eta egokia eragitekoa
  • AGIRIAK: Agiri ezberdinak idazteko ereduak
    ESTILOA
  • ORTOTIPOGRAFIA (PDF): letrakera arrunta, etzana, lodia, kakotxak, siglak, laburdurak… (Estilo-liburuaren lehen atala)
  • KALKO OKERRAK (PDF) : Kalkoak, nola identifikatu kalko okerrak, perpaus barneko elementuen kalkoak, perpausetik gorako kalkoak…(Estilo-liburuaren bigarren atala)
  • ONOMASTIKA (PDF) : izenaren eta deklinabide-atzizkiaren arteko marratxoa, erdal diakritikoak, jatorrizko hizkuntzan emandako izendapenen azalpena… (Estilo-liburuaren hirugarren atala)
  • IZEN-ZERRENDAK (PDF) : leku-izenak (toponimia) , pertsona-izenak (antroponimia), bestelako onomastika, artelanak… (Estilo-liburuaren hirugarren atala)
    EGA (Euskararen Gaitasun Agiria)
    Fonetika
    Bestelakoak
  • Ikasbil: HABEko euskara-ikaslearen atal berria, ikasleek euskara ikasteko baliabideak eta informazioa esku-eskura izan ditzaten.
  • Habenet: euskara hobetzeko jolasak eta gehiago
  • Sareko Argia: Argia aldizkaria formatu digitalean. Atal bereziak: jokoak, literatura…
  • Indymedia: Basque Country’s Independent Media Center
  • Euskal datu basea: 1994 eta gero Euskal gaiari buruz idatzitako edo egindako ezagutza eskuratzeko aukera ematen du. Artikuluak, liburuak, argitaratutako liburutik atalak, tesiak eta beste argitalpenak aurki daitezke; baita Euskal DVDak, musika, mapak eta beste motako komunikabideak ere
  • Kontaizu: gazteentzako euskarazko aldizkari digitala
  • Euskosare: munduko euskal komunitatearen hazkuntza sustatzen duen ekimena
  • Uzei: terminologia eta lexikografia zentroa
    Besteen baliabide bildumak
Comments { 0 }

Nire ikasleekin partekatu nahi dut!

Kaixo! Nire izena Maite da eta azken hamabost urteetan Ordiziako Jakintza Ikastolan dihardut irakasle lanetan (edo irakasten saiatzen, behintzat!). Ez da gauza erraza izaten, mundu honetan aritzen zaretenak nirekin ados egongo zarete, eguna joan eguna etorri gure ikasleak gelan motibatuta mantentzea. Nik aspaldidanik izan dut kezka hau baina, egia esan, ez nekien oso ondo zer egin, zer eskaini ikasleei nire gaia pixka bat erakargarriagoa bihurtzeko… Gauzak horrela, azken urte hauetan teknologia berrien inguruan mugimendu itzela izan da gure ikastolan; batez ere, azken ikasturte honetan zeinetan blog-en munduan sartu garen. Jakintzako IKT dinamizatzailea gidari, IKTeroak deituriko bloga martxan jartzea erabaki genuen eta, bisitarien kopurua lekuko, pozez gainezka gaude! nire ikasleak Hasierako hariari jarraiki (ikasleen motibazioa), gure dinamizatzailearekin Aste Santuko oporrak eta gero gai honen inguruan hitz egin nuen. Berak hurrengo urteari begira bere gaia jorratzeko blog bat sortu behar zuela komentatu zidan eta ni ere animatzeko. Dinamizatzaileaz gain, badugu beste “IKTero saltsero” bat zein ideia berbera eta laguntza eskaintzarekin etorri zitzaidan lehengo egunean. Horrelako aukera paregabea ezin nuela pasatzen utzi eta, hementxe nago, zerbait berria egin nahian… Beraz, gero gerokoak baina oraingoz: audentes fortuna iuvat!

Comments { 1 }
-->