v

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA V

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

VA, qué: nondik nora!/ bai zera./ ezta pentsatu ere./ ezta hurrik eman ere.
VACIAS, con las manos: esku hutsik./ esku hutsean./ musu-huts gelditu.
VACIO, de: esku hutsik.
VALE, más: hobe (da) hola (más vale así)./ hobe zuretzat (mejor para ti).
VALENCIA, quedar a la luna de: esku hutsik gelditu.
VALOR, hacer falta: barrabilak izan, eduki (bi adiera dauka, bestea hau da: adore izan)./ azala behar da, gero!
VANO, en: alferrik./ alfer-alferrik/ arrantzura, larrera joan (ezinezko gauzetan saiatu)./ hutsean./ hutsean aritu (empeñarse en vano).
VAS, dónde: nondik nora!/ bai zera!
VAYA…!: hau (buruko mina)./ a ze (nolako)…
VECES, a: noizbehinka./ noizean behin./ lantzean behin./ (t)arteka-marteka./ tarteka./ batzuetan./ noizik edo behin./ behin edo behin./ behin edo beste./ zenbaitetan./ noizik behinean.
VECES, mil y una: hamaika(txo) aldiz./ behin eta berriz. berriro./ ostera eta ostera./ orain-lehen askotan./ milatan./ mila aldiz.
VECES, sin pensárselo dos: ez bat eta ez bi.
VELA, más derecho que una: orratza baino zuzenago.
VELAS, arriar las: belak eraitsi.
VENCIDO, darse por: erauki esan./ kuku jo.
VENGA! 1.- tira!/ aurrera! 2.- gero, adib.: ‘Ez niri gezurrik esan gero!” (Venga, no me cuentes cuentos!).
VENIMOS…, del polvo: lurrak hazi eta lurrak jan./ jaioak hiltzea zor.
VENTAJA, sacar: aurrea, aldea eraman (ez abantaila!!!), adib.: “Indurainek alde izugarria, oso handia, ateratzen zien aurkariei”./ aurrea hartu.
VER si no…, a: beharko!/ ezinbestean!, adib.: “Oraindik ere ikasten? Aritu beharko!“.
VER, dejarse: burua, buruz, bekokia agertu.
VER, hasta más: ikusi arte./ hurrengo(ra) arte.
VER, no poderse ni: elkarri tipoa izan./ txakur eta katu ibili.
VERAS, entre bromas y: olgetan-benetan.
VERDAD, de: zinez eta minez./ benebenetan./ zinez./ egiaz./ benetan.
VERDAD, la hora de la: senper ordua.
VERDE, poner: inori zankatzanak jan./ inori ezkatak kentzen aritu./ aztalak jan.
VEREDA, meter en: arrastoan sartu.
VERGUENZA, dejar en: lotsagarri utzi./ leku ederrean utzi.
VES, ya: hainbestean, adib.: “Zer moduz? Hainbestean” (¿Qué tal? Aquí, ya ves…).
VEZ, a la: batera, adib.: “Biok batera, hirurok batera, guztiok batera…“.
VEZ de, en: beharrean, adib.: “Hor egon beharrean, zatoz hona”.
VEZ, esta: orain(go honetan).
VEZ, otra: berriro (ere)./ beste behin./ ostera, adib.: “Ostera esango dut”
VEZ, por primera: lehenengoz./ estreinakoz./ egundo lehengoz (en su puñetera vida)
VEZ…, una: behin… -ti, -z gero, -(e)nean, adib : “Behin ekarriz gero, nekez eramango duzu”
VEZ, uno cada: behin bana./ txandaka.
VICTORIA, cantar. irabazi baino lehenago kanpana, ezkila jo.
VIDA, ganarse la: bizimodua (aurrera) atera./ burua atera./ ogia egin./ bizimainan ari./ txanpona atera./ bizi(bide)a atera.
VIDA, morir en la flor de la: Lur honetako aldiak gazterik egin./ lora, loretan hil./ garerdian hil, adib.: “Garerdian hil zitzaion emaztea”
VIDA, nunca en la: egundo lehengoz./ inoiz ez./ sekula(n) ez.
VIEJO, ser perro (zorro): haginak berdinduta izan.
VIENTOS, publicar a los cuatro: plaza batean, betean esan.
VIERES, donde fueres haz lo que: “Non zer ikusi, han huraxe ikasi (egin)”.
VIGOR, en: indarrean.
VINO, tener mal: edan txarrekoa izan (kontrakoa, edan onekoa iran).
VIRGINIDAD, perder la: hegala hautsi
VISTA, alegrar la: begian atsegin eman
VISTA, a simple: begi hutsez.
VISTA, cuanto abarca la: begiak bete, adib.: “Begiak bete ur dago itsasoan”.
VISTA, nublar la: begiak lausotu, itsutu, goibeldu.
VISTO que…, estar: bistan egon.
VIZCAINA, a la: Bizkai erara.
VOLEA, dar de: airez, airetik jo, eman, sartu.
VOLUNTAD, en contra de mi, tu…: (nire…) gogoz bestera./ gogoz kontra
VOZ, correrse la: hotsa zabaldu./ zurrumurrua korritu, zabaldu./ berria kontua (bala-bala) zabaldu./ fama atera, adib.: “Fama zen herriko zapataririk onena Peru zela” (Se había corrido la voz de que el mejor zapatero…).
VUELTA (de todo), estar de: haginak berdinduta izan.
VUELTAS, coger las: esku-itzulia(k) hartu./ tamaina harrapatu, hartu.
VUELTAS, dar: bira-biraka ibili./ itzuli-mitzulika ibili.
Comments are closed.
-->