Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Pedro Garcia: “Ez dut Shisha Pangma sekula ahaztuko”

Pedro Garcia Ordizian jaio zen 1971n. Orain dela hainbat urte hasi zen alpinismoaren munduan murgiltzen, eta, besteak beste, 4 zortzimilako bereganatu ditu: Shisha Pangma (8045m), Broad Peak (8047m), Cho Oyu (8200m) eta Gasherbrum II (8035m). Horretaz gain, badaude beste mendi batzuk, zortzimilakoen helburura iritsi baino lehen, alpinismoaren bide honetan igo dituenak, Pobeda (7439m), Lenin pikoa (7164m), Cotopaxy, Komunismo pikoa (7495m) eta Katengry (7000m), esate baterako.

Inacio eta Pedro elkarrizketa egunean

Lehengoan, berarekin geratu nintzen euskaljakintzarako elkarrizketa egiteko, eta hogei minutuz patxadaz hitz egin genuen. Hemen duzue astearte arrats horrek eman zuena.

Zaletasun hau nondik datorkizu? Noiz hasi zinen?
Koadrilako lagun batekin hasi nintzen. Hasieran, mendiko bizikletarekin hasi ginen, oraindik errugbian jokatzen nuenean. Astebururo bizikletan ibiltzen hasi ginen. Gero, bizikleta utzi eta Txindokira joaten hasi nintzen. Ondoren, Pirineotara, Alpeetara eta, horrela, Himalayara arte.

Prestaketa bereziren bat egiten al duzu?
Bai, gainera orain hasiberria naiz. Mendi garaiak igotzeko “kaja” egitea da garrantzitsuena; baita bizikleta, korrika edota gimnasioa ere. Egokiena konbinatzea da. Egun batean, korrika eta gimnasioa; bestean, bizikleta… Indarra hartzeak ere bere garrantzia du. Adibidez, entrenamendu gisa, neguan Piriniotara joaten gara.

Sisha PangmaSisha Pangmako izan zen zure lehendabiziko zortzimilakoa. Berezia izango zen…
Bai, dudarik gabe, oso berezia izan zen. Nik lehendik zazpimila ugari igoak nituen, eta Shisha Pangmara gogo izugarriarekin joan nintzen. Gogoratzen dut, han 2. kanpoan geundelarik, nire lagun katalan bat gaizki jarri zela, eta bakarrik egin nuen igoera, arrastoa irekiz. Oso indartsu aurkitzen nuen neure burua. Gainera, bertan, Ormazabal laguna hil zen… Ez dut mendi hau sekula ahaztuko.

Zein izan da igo dituzun mendietatik konplexuena? Eta zailtasun aldetik errazena?
Ba, zailenetarikoa Pobeda mendia (Errusian, 7500 m-koa). Oso mendi gogorra da, egin izan ditut zortzimilakoak hau baina errazagoak. Gainera, mendi teknikoa da, arrokako pasoekin eta beti eguraldi txarra egiten du: haizea, hotza…. Oso jende gutxi joaten da. Bestalde, errazenetariko bat Lenin mendia izan daiteke (7100 m-koa). Pioletekin igotzekoa da, baino ez da mendi teknikoa. Hala ere, ez da hain erraza.

Broad PeakZein da igo dituzun mendietatik politena edo gustukoena?
Politena Gasherbrum IIa (8035 m) izan daiteke. Bestalde, gustukoena beharbada Cho Oyu (8200 m). Baina orokorrean denak dira politak, adibidez, aurten egindako Broadpeack(8040 m) ere ederra da. Beharbada G2rekin geratuko nintzateke; estetikoki ederra, punta zuzena… Hala ere, mendi bakoitzak bere xarma dauka eta denak dira dotoreak.

Noizbait ikusi al duzu zure burua arriskuan?
Arrisku-arriskuan ez, baina gogoratzen dut, adibidez, Errusiako Komunismo mendian (7495 m), egin genuela saiakera bat azkeneko kanpotik: oso goiz hasi ginen eta erdi lainotuta zegoen. Gailur-ertz batera iritsi eta berehala izugarrizko ekaitza atera eta mendia guztiz lainotu zen. Ez zen ezer ikusten, eta denbora gutxian elur pila bat bota zuen. Orduan, jaisten hasi ginen, baina ezinezkoa zen: elur-jausi mordo bat izan genituen. Hori ikusita, berriz gailur-ertzaraino igo eta bertan pasa genuen gaua . Hurrengo egunean, goizeko seietan beherantz jaitsi ginen eta oraindik ere larriak pasatu genituen, baina beno…

Mendian laguntasuna garrantzitsua al da?
Bai, bai… niretzat oso garrantzitsua da mendian laguntasuna. Nik oso argi dut lehenengo laguna dela, eta gero mendia. Nik garbi dut lagunarekin edo koadrilarekin mendira joaten banaiz eta norbait gaizki jartzen bada edo zerbait gertatzen bazaio, ni lagunarekin behera noala. Hori ezinbestekoa da niretzat eta buruan oso sartua dut. Bestalde, suposatzen dut, besteek ere berdina egingo zutela.

Cho OyuZer sentitzen da helburua lortzen ez denean? 2000. urtean Cho Oyuko gailurretik 100 bat metrora gelditu zineten…
Ba, gogoratzen dut izugarrizko ekaitza, haizea… sartu zela eta leher eginda geundela; gero, dendan nengoela, izugarrizko pena eman zidan nire lehen zortzimilakoa igo ez izateak. Etsipena sentitzen duzu, baina orain dudan esperientziarekin, oso ondo egin nuela pentsatzen dut. Ez du merezi horrela arriskatzea; gainera, nik uste baino gehiago falta zitzaigun. Han, adibidez, 200 metro igotzeko 4 ordu behar dituzu. Bestalde, 2005ean igotzea lortu nuen, orduan eguraldia lagun.

Zaila al da gorputza bertako klimara egokitzea?
Bai, gogorra da. Pentsatu hemen ia itsasoko nibelean bizi garela, eta han kanpo basean jada 5800 metrora zaude. Horretarako, poliki igo eta han egun batzuk igarotzen ditugu, basean, gorputza pixkanaka ohitzeko. Gero 1go, 2. eta 3. kanpoak jartzen ditugu, metro desberdinetan daudenak. Adibidez, bata 6000 m-ra, bia 7000 m-ra, hirua 7500era… eta gero han egiten dugu lo. Hau garrantzitsua da; izan ere, altuerara klimaratzeko ordu asko behar baitira. Bestalde, gorputz bakoitza desberdina da. Ni, adibidez, urte asko daramadalako edo, oso ondo klimaratzen naiz. Beste batzuk, ordea, esate baterako, hemen ondo dabiltzanak, han gaizki ibil daitezke edo alderantziz. Lehen esan dudan bezala, gorputz bakoitza desberdina da.

Alpinismoa eta lana uztartzea gogorra al da?
Zertxobait bai. Nik, adibidez, baimenak eskatzen ditut eta ematen dizkidate. Gero, ordea, orduak sartzen ditut. Esate baterako, orain orduak sartzen ari naiz. Izan ere, oporrak hilabetekoak dira, eta nik 50 egun edota 2 hilabetekoak hartzen ditut. Bestalde, orain geldi egon naizelako, oso gogorra egiten zait lanetik atera eta 3-4 orduko entrenamenduk egitea. Hasi eta pare bat hilabetera nekea sentitzen da gorputzean.

Ba al duzu beste zaletasunik?
Bai, adibidez, bizikletan ibiltzea oso gustuko dut, baina nagusiki nire entrenamenduaren barruan dagoelako.

Ba al duzu proiekturen bat aurrera begira?
Bai. Datorren urtean Himalayara joan nahi dugu atzera, baina beno… ikusteko dago. Paper guztiak lortu behar dira…

Noiz da mendietara joateko garai egokia?
Udaberrian edo udazkenean joan beharra dago, horiek dira data egokiak, Nepalera joateko, esaterako. Pakistanera joateko, aldiz, maiatza, ekaina… izan daitezke egokiagoak.

Ordiziako Futbol Elkarteak sari bat eman berri dizu. Horrelakoetan zer sentitzen da?
Niretzat hori opari bat izan da, eta benetan asko eskertzen diet. Ni etxean nengoen eta deitu egin zidaten. Ez nuen espero eta poza sentitu nuen.

Elkarrizketa amaitzean, herriko plazara joan eta solasaldiari amaiera emateko pare bat argazki atera genituen. Gero, elkar agurtu ondoren, Pedro entrenatzera joan zen aurtengo denboraldiari gogor ekiteko. Eutsi goiari, Pedro!

Bukatzeko, hementxe uzten dizuet Sisha Pangmaren gailurra bere edertasunaz goza dezazuen:

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/sMm_nDPdmVg" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

 

 

 

 

10 Responses to Pedro Garcia: “Ez dut Shisha Pangma sekula ahaztuko”

  1. eagirre 2007(e)ko azaroak 20 at 3:27 pm #

    Benetan artikulu dotorea idatzi duzuna Inazio! =D> Mendi horiek guztiek bikainak dirudite, baina urrundik ikusteko hobe akaso ezta? Zu joango al zinateke? Txindoki baino zeozer gehiago besterik ez da eta… 😛 Aio!

  2. garazi 2007(e)ko azaroak 20 at 7:06 pm #

    Hara gure Pedro!!

    Artikulu ederra idatzi duzu. Baina uste dut Pedrok bere zaletasun bat ez dizula esan. Kirolari ikusten duzun bezala, juerga egitera irteten den bakoitzean eneeee!! Erdaraz esaten den bezala SALVESE QUIEN PUEDA jajajajajaj 8-} jaja

    ale ba segi orain arte bezala gogor lanean eta Maitek nota ederra jarriko dizue, baietz Maite?? :^o

  3. Maite 2007(e)ko azaroak 20 at 9:15 pm #

    Garazi, Pedro parrandan ikusten baduzu, izango da zu ez zabiltzala oso urrun… <:-P Joe, horrelako presioarekin nota onak jartzea beste erremediorik ez dut, ezta? :-/  Zer moduz zure itzulpena? Inacio, gustatu zaizkit aukeratutako pertsonaia eta gaia, eta gustatu zait elkarrizketa: oso atsegina (ia-ia elkarrizketatuaren parekoa). 🙂

  4. barregi 2007(e)ko azaroak 21 at 7:25 pm #

    Arikulu dotorea Inazio.
    Bai mendi garaiak Pedrok igotakoak, guk ere halakoak igo beharko ditugu, oraingoz, ordea, Txindoki eta Usurberekin nahikoa dugu.

  5. alain 2007(e)ko azaroak 21 at 9:13 pm #

    A zer nolako paisaiak! Egia esan joateko gogoa ematen du! jeje Benetan pertsona xelebrea, baina interesgarria ere bai!

    Zorionak Ina zure lanagatik! B-)

  6. ihintza 2007(e)ko azaroak 21 at 9:57 pm #

    Apa Inazio!!
    Elkarrizketa interesgarria benetan, eta paisaiak… Alainek esan bezala bertara joateko gogoa ematen du, baina ezin denean… argazkekin konformatu behar!!

    Zorionak egin duzun lanagatik!!

    Aioooo

  7. arianeh 2007(e)ko azaroak 22 at 1:08 pm #

    Ieiii Ina!
    paisaia zoragarriak eta elkarrizketa bikaina, sekulako nahasketa!

    zorionak!

  8. Dzmn 2007(e)ko azaroak 22 at 1:09 pm #

    Ei inaxio; benetan elkarrizketa ikusgarria :-O. Eta oraindik gehiago argazki horiek. Benetan izugarriak!!!!!!!!!

  9. Perez 2007(e)ko azaroak 22 at 3:49 pm #

    Apa Inaxio!
    Zure artikuluaren argazkia ikusi ondoren gogoratu naiz nor zen gure Pedro Loco famosoa. Ezagutzen dut, baina zuk esan zenidanean ez nintzen gogoratzen. Artikulua ikusita, oso ondo jorratu duzula iruditu zait. Benetan artikulu entretenigarria izan da!

  10. Novo 2007(e)ko azaroak 22 at 6:46 pm #

    Txalotzekoa benetan. =D>
    Argazkiak bikainak, a ze paisaiak, eta elkarrizketa beste horrenbeste. Lau zortzimilako… pentsatuz soilik nekea sartzen zait. Zorionak, bai zuri eta bai Pedrori ere.

    😀 😀 😀 😀

Utzi erantzuna

-->