Piercingak

Piercing 1Piercingak gaur egun denok ezagutzen ditugun gorputzeko edota aurpegiko zuloak dira. Zulo horietan belarritako bat jartzen da, hain zuzen ere. Zulo hauek egiteko, normalean profesional batengana joaten gara eta bertan non egin, zer motatako belarritakoa jarri, eta abar erabakitzen dugu. Zuloak orratz batez egiten dira. Lehenik, zonaldea spray batez hoztuko digute eta, ondoren, orratza sartu, zuloa egin eta, bukatzeko, aukeratutako belarritakoa jarri.

Materialak mota askotakoak dira: titanio, platino, niobio, altzairu kirurgikoa… Adituek, dena den, titaniozkoak aholkatzen dituzte ondorengo ezaugarri hauengatik:

  • Pisu gutxiago dute eta, gainera, istripuren bat edo golpe bat emanez gero, zailtasun gehiagoz kenduko dira.
  • Sendatze azkarragoa dute eta garbiagoak izan ohi dira.
  • Jada sendatuta dagoenean, eta belarritakoa aldatu nahi dugunean, kolore aukera handiagoa dago.
  • Ez dauka elementu toxikorik.

Gaur egun, jendeak zulo hauek edozein tokitan egiten ditu. Dena den, ondorengoak dira ohikoenak:

Aurpegikoak:

  • Normalean, sudurrean, bekainetan, belarrietan eta ezpainetan ipintzen dira. Aurpegian daudenak egunean bi aldiz garbitzea komeni da.

Gorputzean zeharrekoak:

  • Normalean, zilborrekoa eta titipuntakoak izaten dira. Hala ere, bai gorputzean, bai aurpegian, eta abarrean egiterakoan, jendeak bere toki propioak asmatzen ditu (eskuetan, besoetan…. ).

piercing2Baina goazen harira. Gorputzekoak 6-8 astez egunean bizpahiru aldiz garbitu beharko ditugu ondo sendatu ahal izateko. Aho barrukoak, mingainekoak, mingain azpian egiten direnak… oso arriskutsuak izaten dira, erretzean, bazkaltzean, eta abar asko zikintzen direlako. Honen soluzioa bazkaldu edo erre ondoren, belarritako ingurua ondo garbitzea izango da. Bestalde, aho barruko piercingak nahiko erraz orbaintzen dira, listu-guruinak direla eta. 8 astetan zehar bizpahiru aldiz egunean garbitu behar dira eta, batez ere, emandako arauak ondo jarraitu (belarritakoarekin ez jolastu, ez erre…)

Sexu-organoetan ere egiten dituzte, baina hauek infektatzeko arrisku berezia dutenez, higiene aldetik oso ondo zaindu behar dira. Garrantzitsuena harreman sexualak ekiditea izango da zonaldea zerbait hobeto eduki arte. Bestalde, hauek orbaintzeko denbora pila igaro behar da adituek diotenez, 9 hilabetetik 2 urtera, bakoitzaren azalaren arabera.

Piercingak gaur egun asko eramaten dira. Gure lurraldean apaingarri gisa erabiltzen dira baina badira tribu batzuk tradizioz belarritako hauek aurpegi osotik jartzen dituztenak argazkian ikusi ahal duzuen bezala. A ZE HOZKIA!!!!! Zerbait gehiago jakin nahi baduzue, argazkiak ikusi… hemen klikatu!!!

9 Responses to Piercingak

  1. Maite 2007(e)ko apirilak 24 at 8:03 pm #

    Aupa, Josune! Oso ondo adierazi duzu zer nolako neurriak hartu behar diren piercingak ondo zaintzeko eta mantentzeko. Dena den, askotan neurriak hartuta ere, infekzioak eta hartzea nahiko erraza da (nik ikusita dauzkat lagunen artean kasu batzuk eta benetan… :???:)

    Bakoitzak ikusi beharra dauka, baina dituen arrisku guztiak kontuan izanda, ez dut uste inoiz bat jarriko dudanik!!! Zure artikulua irakurtzerakoan Consumer aldizkarian ikusitako honetaz gogoratu nintzen: Piercinga ahoan jartzearen arriskuak.

  2. nayerza 2007(e)ko apirilak 25 at 8:46 am #

    nik 18 piercing ditut eta guztiak infektatuak! 😥

    broma!xD
    artikulu interesgarria benetan!

  3. ainara 2007(e)ko apirilak 25 at 8:47 am #

    ba nei ikaragarri gustatzen zaizkit!^^
    eta milaka egingo nituzke.
    Nire adiskide Leire, nerekin bat dator, eta hau garbi ikusten da, gorputzean zehar asko dituelako…baina ezkutatuta!!
    😆

  4. glorenzo 2007(e)ko apirilak 25 at 8:50 am #

    Kaixo Josune!!

    Artikulu interesagarria. Nik duela 2 urte egin nuen bat zilborrean eta handik 6 hilabetera infektatu egin zitzaidan. Ez dakit zer gertatuko zen infektatzeko. Nire amak dio gehiegi zaintzen nuelako zela, baina nork daki.

    Beno ba horrela segi.

    Aio

  5. jsesma 2007(e)ko apirilak 25 at 8:52 am #

    ai…ai…ai…Ez nuen hori espero zutaz Leire… jajaja. Ainara zuri gehiago ez egitea (aurpegian behintzat) esango nizuke bestela zilar aurpegi deituko dizugu!!!!!!!!

    XDXDXD bromita….:kiss:

  6. ainara 2007(e)ko apirilak 25 at 8:53 am #

    BA NIK BI DITUT ETA ORAINGOZ TXINTXOAK DIIIRA ETA EZ DIRA INFEKTATZEN…
    hoi zuen azal klasengatik da!

  7. janire 2007(e)ko apirilak 26 at 2:13 pm #

    Nire ustez oso interesgarria da gai hori.
    Niri asko gustatzen zaizkit tatuajeak eta piersingnak. Politak iruditzen zaizkit, oso politak gelditzen dira baine piersing asko edukitzea itsusia iruditzen zaiit. Nik badaukat hiru: zilborrean, mihian eta azkena belarriaren erdian eta honek min handiago egiten dit. Alde ona da ba urte batzuk barru kendu nahi duzu kenduko duzu baina tatuajeekin ez. Baina niri oso pozik nago egiten gauza guztiekin.

  8. xakelari 2007(e)ko apirilak 26 at 7:26 pm #

    Asko esaten da oso arriskutsuak direla baina ez dakit nik ea zauri normal baten oso desberdinak diren. Polita egiten duten ala ez beste gauza bat 😈

  9. jsesma 2007(e)ko apirilak 27 at 9:48 am #

    janirek esaten duenarekin erabat ados nago, piercinetaz nekatuz gero kendu daitezke baina tatuajeak bizi guztian zehar eraman behar dira, erabaki gorra.

    eskerrikasko posta uzteagatik janire.Nongoa zara?

    agurrr

Utzi erantzuna

-->