Piercingen mundua

Aurrekoan, Wikipedian piercingaren inguruko informazioa bilatzea otu zitzaidan. Antzinatik datorren gorputz adierazpen mota hau kultura ezberdinek beraien artean desberdintzeko erabiltzen zuten; baita gorputzaren eboluzioa markatzeko ere, umetatik hasita heldu bilakatu arte. Garai guztietan egon dela esan genezake, baina garaiak aldatzen doaz. Antzina, piercingek kulturarekin harreman estua zuten; gaur egun, aldiz, gure gorputzak apaintzeko edota gizarte-talde batengandik ezberdintzeko erabiltzen dira. Piercingen jatorria ez da zehatz-mehatza, baina K.a. 709. urtean hasi zela esan daiteke; izan ere, garai hartako hieroglifiko batzuek erakutsi digutenez, erritual batzuen bitartez, ahoa zulatzen baitzuten. Badirudi hortik piercingen jatorria ondoriozta dezakegula.

Piercingak kultura ezberdinetan

antzi.jpgAlaskan bizi diren eskimalek ezpainean jartzen dute, mutiko txiki bat izatetik ehiztari izatera pasatzea adieraziz. Gizonezkoek, kultura honetan, beraien belarriak eta sudurra materia ezberdinez osatutako objektuez apaintzen dituzte. Emakume afrikarrei dagokienez, belarrietako gingilak disko itxura duten tresna batzuen bitartez handitzen dituzte sorbaldara heldu arte eta ezpainean ere gauza bera egiten dute. Gizonezkoek, aldiz, sudurrean hosto bat eramaten dute, ezpainean disko bat eta bizkarra orbainez josia. Indiako emakumeek, bitartean, belarriak eta sudurra zulatzen dituzte urrezko bitxiak zintzilikatzeko apaingarri moduan. Ozeanian, emakumeek sudurra alde batetik bestera zulatzen dute arrain baten hezurra ipiniz apaingarri gisa; gizonezkoek, aldiz, sudurretik arrainen hortzak jartzen dituzte zintzilika. Kultura ezberdinekin jarraituz, Ipar Amerikakoa aipa dezakegu. Hemen, piercingen erabilerak emakumeen garapena markatzen du. Erdialdeko Amerikan, egurrezko maskara batzuen bitartez, umeen burua itxuragabetzen dute forma on bat lortzeko asmoz. Tatuajeak gizarte-maila zehazten du, eta beraien bitxi garestienak erakusteko, piercingak egiten dituzte sudurrean, ezpainetan eta belarrietan. Toki eta kultura ezberdinetatik zehar eginiko ibilbideari amaiera emateko, Hego Amerika aipatuko dugu. Bertan, gizonezkoek sudurrean kolorezko lumak txertatzen dituzte haien arteko maila ezberdintzeko. Ikus daitekeen legez, piercingaren kultura esanahi ezberdinez josita dago.

mas pir.jpg

Piercing bat egin aurretik kontuan izan beharrekoak

  • Mingaineko piercingaErabili behar den materiala esterilizatuta egotea. Horretaz gain, zuloa jostorratz batez egitea komeni da, eta ez pistola erabilita.
  • Piercingak titaniozkoa izan behar du, ezin du izan ez urrezkoa, ez zilarrezkoa, ezta brontzezkoa ere. Egin berri den zulo batean ipiniko dugu.
  • Profesional batek egiten duela ziurtatu behar da.
  • Piercinga egin baino lehen, zuloa egin behar den guneko azala ondo garbitu eta desinfektatu behar da.

Zuloa ixteko epea 

Gorputzaren atal bakoitzak denbora jakin bat behar izaten du bertan egindako zuloa ixteko:

  • Belarriaren goialdea: 8-12 aste (pertsonaren arabera).
  • Belarriaren behealdea: 4-7 aste.
  • Bekaina: 6-8 aste.
  • Sudurra: 6-8 aste.
  • Zilborra: 6-8 aste.
  • Ezpaina: 4-6 aste.
  • Mingaina: 4-10 aste.
  • Genitalak: 8-12 aste.

Arriskuak 

Zenbaitentzat gustagarriak izan baitaitezke ere, arriskutsuak ere izan daitezke; izan ere, ondorio latzak ekar ditzakete gaizki zainduz gero. Adibidez:

ezpain.jpgInfekzioak
Infekzioak arrazoi ezberdinengatik eman daitezke, besteak beste, desinfekzio kaskarragatik, emandako kremen erabilera okerrarengatik, jarraitu beharreko tratamendua behar bezala ez jarraitzeagatik eta beste jende batek erabilitako produktuak erabiltzeagatik.

Erreakzio alergikoak
Gertaera honen ondorioak latzak izan daitezke eta, horregatik, hau gertatu bezain pronto, komenigarriena produktua kendu eta medikuarengana joatea da. Okerrera eginez gero, gomendagarriena larrialdi zerbitzuetara joatea litzateke.

Odol jarioak
Zainen bat hautsi eta gorputzak odol kantitate handia bota dezake kanpora. Odol isuri hori gelditzen ez bada, larrialdietara joatea aholkatzen da.

Nerbio baten zulaketa
Zulatzean nerbio bat sastatzen bada, arriskutsua izan daiteke. Gune horretako sentikortasuna galtzeaz gain, mugimendua galtzera irits baitzaitezke.

Beste arrisku batzuk
Esanak esan, oso garrantzitsua da kontuan izatea gorputz bakoitzak erreakzio ezberdina izan dezakeela. Hainbat kasutan, gorputzak ez du piercinga ondo onartzen. Halaber, gerta daiteke hilabete batzuk pasa ondoren, piercinga erortzea.

Ondorioz, ezinbestekoa da egindako piercinga ondo zaintzea ondorio lazgarriak pairatu nahi ez baditugu. Kontu handiz ibili behar dugu aldaketak edo tratamenduak aplikatzeko orduan. Eta, amaitzeko, infekzioak har gaitzan nahi ez badugu, inoiz ez dugu ipini behar beste pertsona batek erabili duen objekturen bat.

Gaia interesgarria iruditu bazaizu, irakurri iaz euskaljakintzan Josunek idatzitakoa. Eta, gorputz apaingarrien inguruan zer edo zer gehiago jakin nahi baduzu, hementxe dituzu beste erreferentzia batzuk:

4 Responses to Piercingen mundua

  1. maider 2008(e)ko martxoak 3 at 4:25 pm #

    nire ustez kultura bakoitzak egin behar du nahi duena beere gorputzarekin eta ango kultura pirsina leku berezi batean jartzea bada ba jarri egiten da eta ge ro jentea jartzen badu gstoko duelako jartzea ez dio inork eser esan behar orregaitik bakoitzak nahi duena egin dezake bere gorputzarekin 😛

  2. leire 2008(e)ko martxoak 3 at 4:28 pm #

    :-?”mutiko txiki bat izatetik ehiztari izatera pasatzea adierazteko” piercing-n bat jerri behar baduzu, kultura behartzen dizulako, @-) :-O Txarto iruditzen zait bakoitza bere buruarekin nahi duena jartzen duelako.Nire iritziz, piercing bat edo bi, askoz jota,ondo legoke baina hortik aurrera (argazkian ikusten den bezala) #:-S pasada utza da.Itusia. :-B

  3. Jorge 2008(e)ko martxoak 3 at 4:30 pm #

    Nire ustes ez du zentzu handia baina haien kultura da eta errespetatzea merezi dute. ;;)

  4. Maite 2008(e)ko martxoak 11 at 2:55 pm #

    Kaixo Marta!
    Azkenean iruzkina uztera animatu naiz, izan ere, zure lana behin eta berriz irakurri ostean ez nekizkien datu mordoa jaso baititut.
    Alde batetik, banuen ideia bat edo beste nolakoa den kulturen jarrera piercing-ekiko. Birritan pentsatu ostean, iruditzen zait, basakeria bat litzatekela hori egitea behartuta egotea. Norberak bere gorputza berea kontsidera dezake, inork ez luke agindu behar bertan zer egin edo zer ez.
    Beste alde batetik, lotsagarria ere iruditzen zait argazkiko gizon horren piura. Ez naiz inor (aurretik aipatu bezala) zer egin behar duen esateko, beraz iritzia soilik diotsut. Gaur egun, ”moda” bilakatu da, tatuaiak, belarritakoak… ez dira ideologiaren isla soila, baizik eta zenbaitzuk ausardia islarazi nahi izaten digute horrekin.
    Betiko tokietan egiteari utzi (askotan besteei kopiatzeko egiten baitute batzuk)eta toki pertsonalizatu (bakoitzak besteengatik desberdintzeko) bat topatu beharko genuke.
    Niri sudurrekoaz eta tragusekoaz aparte, zilborraren azpikoak toke pertsonala eman dit, eta harro nago! hahaha! :))

    Segi horrelako lanak garatzen, gaur egungo gazteontzat oso ondo daude arriskuen baitan hausnarketak burutu eta gauzak egin aurretik behin eta berriro pentsatzeko eta.
    Muxu bat politte! 😉

Utzi erantzuna

-->