Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Ramon agirre, aktorea: “Bizitzaren gatza eta piperra bidea galdu eta bide berriak aurkitzen saiatzea da”

Euskal Herritik kanpo edozein alorretan lekutxo bat egitea zaila da, are eta gehiago antzezlan munduan. Baina hori da Ramon Agirre aktore donostiarrak lortu duena, izen handiko ekoizpenetan parte hartuz eta euskal kultura gure mugetatik at zabalduz.

Ramon Agirre, elkarrizketa egunean, Garazi eta Maddirekin.

Ramon Agirre, elkarrizketa egunean, Garazi eta Maddirekin.

Gabonetako oporrak amaitu berri, Donostiara gerturatu ginen neguko egun eguzkitsu zein haizetsu batean, Ramon Agirrerekin genuen hitzordurako prest. Urduritasuna nabaria zen, tren bidaiak iraun zuen denbora osoan elkarrizketari azken ukituak ematen joan ginen, galderak errepasatuz. Ez genuen hanka sartu nahi bere mailako aktore baten aurrean. Nahiz eta hiriburuan giro ederra zegoen, ezinezkoa zitzaigun elkarrizketa itsasoari begira egitea, haizeak indarrez jotzen baitzuen. Ondorioz, taberna batera sartu eta, otamen bat hartzen genuen bitartean, lanari ekin genion.

Zoritxarrez, elkarrizketa grabatzerako orduan izan genituen arazo tekniko batzuen ondorioz, ez zen bideoan esandakoa ulertzen eta ezin izan genuen idatzizkora pasatu. Hala eta guztiz ere, antzezle jator honi esker, zeinak idatziz bidali dizkigun erantzunak, elkarrizketa publikatzea lortu dugu. Mila esker Ramon!

Eskerrik asko gure proposamena onartzeagatik. Badakigu lanpetuta zabiltzala Koka-Kola eta Barea antzezlanarekin. Zer moduz doa proiektu berri hau? Koka-kola eta barearena? Oso ondo. Jendeak oso gustuko du eta guretzat ere gozamena da Koka-kola eta barea egitea.

Oraina alde batera utziz, iraganari buruz egingo dizkizugu galdera batzuk. Goazen iraganera!

Argazkia: eitb.com

Argazkia: eitb.com

Diario Vascoko elkarrizketa batean irakurri dugunez, arkitektura ikasketak egiten hasi eta gero Parisera joan zinen. Arkitektura zientifikoa izanda, arteetara mugitzea ez da ohikoena. Nolatan bide aldaketa hori? Arkitekturak badu sorkuntzatik ere puska handi bat eta ni txikitatik oso marrazkizalea izaki, horrek erakartzen ninduen gehien. Arkitekturaren alde praktikoan, zenbakiekin zerikusia duen horretan, ez nintzen hain ondo moldatzen.

Parisera joan zinen 15 egun igarotzeko asmotan, zergatik luzatu zenuen egonaldia urtebete? Parisen gauza asko zegoelako ikusteko eta ikasteko (antzerkia barne) eta ezin nuelako hurrengo baterako utzi.

Erreleboa antzezlanean eduki zenuen istriputxo bat patinetean… Bai. Donostiako Antzoki Zaharrean, Gabriel Zelayaren Erreleboa antzezten ari ginen. Nik oholtza patinetan zeharkatu behar nuen bi edo hirutan eta, abiadura gaizki kalkulatu nuen batean, zulogunera erori nintzen, garai batean orkestra egoten zen zulora.

Publikoak zer erantzun eduki zuen? Ikusleak ez ziren konturatu ere egin. Eta nik urratu txiki bat ere ez. Miraria!

12 urtez euskaraz filmik kaleratu gabe egon ondoren, 2005ean kaleratu zen Aupa Etxebeste!” Oso harrera ona eduki zuen bai Euskal Herrian eta baita nazio mailan ere. Zuretzat hori berezia izan al zen? Nire ibilbidean leku kuttun batean gordeta daukat “Aupa Etxebeste!”. Euskal  zinegintzaren berpizte moduko bat izan zen, gero nahi besteko jarraipenik izan ez duena.

Inoiz izan dituzu horrelako oporrak edo pentsatu duzu horrelako oporrak izatea? Ez. Inoiz ez dut lotsarik izan oporretara joateko adina dirurik ez neukala aitortzeko, edo, Indiara nahi, baina Nafarroara kanpinean joan behar izan dudanean.

Krisiak gizarteko alor guztietan eragin izugarria izan du, baina argi dago ikuskizun munduari besteei baino gogorrago jo diola. Zure lanean zertan eragin dizu krisiak? Krisi garaitan ez dago luxuetarako lekurik. Premiazkoari bakarrik erreparatzen zaio eta Artea premiazko kontua al da? Musika, dantza, antzerkia, literatura… Bizi gintezke horiek gabe?

Agirre gurekin solasean

Agirre gurekin solasean

Gaur egungo hezkuntza sisteman ez zaio arteari gehiegizko garrantzirik ematen eta, hori dela eta, gazteok artearekiko miresmena izan arren, etorkizunik ikusi ez eta letra edo zientzia alorretatik jotzen dugu. Zer egin beharko genuke euskal antzerki eta zinemari bultzada bat eman eta egoera horri buelta emateko? Zeuk erantzun diozu aurreko galderari. Zer gertatuko litzateke futbola eta pilotari eskaintzen zaion arretaren erdia eskainiko bagenio antzerkiari eta dantzari?

Bueno, arazo tekniko batzuk eta gero elkarrizketariekin jarraituko dugu ea orain ondo ateratzen zaigun! Nik ez dakit segitzeko beta daukagun; izan ere, ni nago makilatuta kamara honentzat, ez dakit kamara horrentzat balio duen! (kamera aldaketari egiten dio erreferentzia txantxetan)

Kalitatea ona dauka; beraz, ea zer ateratzen den! Euskadi irratian eginiko elkarrizketa batean aipatu zenuen EITBk euskal antzerkiarekiko eduki zuen tratua. Zure ustez, telebista eta antzerkia arerioak dira? Nire ustez, anai-arrebak ez badira, lehengusuak, behintzat, bai. Telebistak aktoreak behar ditu, aktore onak. Eta aktoreen eskolarik onena antzerkia da. Beraz, adimenak esaten du telebistak antzerkia zaindu egin beharko lukeela.

Zure ibilbidean zehar pantomima, antzerkia, pintura, zinea, eta abar egin dituzu. Zerbait egitea falta zaizula zure karrera bukatzeko uste al duzu? Ilargira joatea? Kar, kar, kar.

Elkarrizketari amaiera emateko, prestatu dugu galdera pertsonalxeago bat, Ramon, zuretzat. Gaur egungo gazteak galduak gaudela esaten dute… Derrigorrez erantzun behar da? Segundo bat hartuko dut eta gero erantzungo dut.

Esaten dute gaur egungo gazteak galduta gaudela, gauzak asko aldatu direla gure gurasoak gazteak zirenetik hona. Guk nahiko genuke jakin zu nolakoa zinen gure adina zenuenean. Denok ibili gara galduta gaztetan -eta ez hain gaztetan-, baina bizitzaren gatza eta piperra horixe da: bidea galdu eta bide berriak aurkitzen saiatzea.

, , ,

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->