Sari ugari Jakintzako ikasleentzat Beasain idazlehiaketan

Beasaingo Udalak antolatuta, burutu berri da Beasain idazlehiaketako XVIII. edizioa. Gazte mailan antolatzen den lehiaketa honek izen handia du gure eskualdean eta Goierriko idazle gazteek oso begiko dutela esan behar da.

Lehendabiziko fasean, ikasleek euren lanak dagozkien irakasleei aurkezten dizkiete beraien ikastetxeetan. Jarraian, hautatze prozesu luze bati hasiera ematen zaio ikastetxean bertan; izan ere, antolatzaileek adierazten duten kopurua baino ezin baita aurkeztu ikastetxe bakoitzetik. Gauzak horrela, Jakintza Ikastolan ere prozesu osoari hasiera eman zitzaion eta, irakasleen hautaketa lan zailaren ondoren, adostutako kopurua aurkeztu zen maila ezberdinetan.

Jakintza ikastolako kideek urtero parte hartzen dute lehiaketa honetan eta sekula ez dira esku hutsik itzuli bertatik, sari ugari joan dira Jakintzara azken urte hauetan eta horrelaxe izan da aurtengoan ere; izan ere, 7 idazlan baitaude sarituen artean.

aurtengo irabazleak

Jakintza Ikastolako ikasleek beste behin ere maila ederra eskaini dute, aurten ere, sariz lepo itzuliz etxera. Jarraian dituzue Ikastolako ikasle sarituen izenak, lorturiko sariak, idazlan sarituak eta saritutako idazlan guztiak laburbiltzen dituen poema bat A mailako irabazlea izan den Eztizenek egina. Zorionak sarituta izan zaretenoi eta baita lehiaketan parte hartu zenuten guztioi ere!

A MAILAN (1990 eta 1991 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean)

1. saria: (210 euro eta oroigarria)

2. saria: (150 euro eta oroigarria)

B MAILAN (1992 eta 1993 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean)

2. saria: (130 euro eta oroigarria)

D MAILAN (1994 eta 1995 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean)

2. saria: (110 euro eta oroigarria)

3 aipamen‑sari (30na euro ondorengo idazlanen egileei):

4 Responses to Sari ugari Jakintzako ikasleentzat Beasain idazlehiaketan

  1. amaius 2008(e)ko apirilak 3 at 8:19 pm #

    Zorionak denoi!! =D>
    Ez zarete kejatuko sari horiekin ez?
    Bueno Agirre aurreko edizioan egin zenuen idazlana pasa zenidan bezela aurtengoa ere eduki nahiko nuke,ados? Ea aurrekoa bezainbeste gustatzen zaidan 😛

    Agur

  2. manu 2008(e)ko apirilak 4 at 3:30 pm #

    Jakintza ikastolak idazle gazte sorta oparoa duela azaltzen da urtero urtero Beasaingo lehiaketan.
    Zorionak ikasle idazleei, baita ere beraien irakasleei.

  3. eagirre 2008(e)ko apirilak 5 at 3:18 pm #

    Eskerrik asko! Eta zorionak beste sarituei! Nola kejatuko naiz bada horrelako sariarekin? Irakurri nahi baduzu hortxe (istorioaren izenaren gainean klik eginda) jaitsi dezakezu Amaia, esango didazu zer iruditu zaizun! 😉 Ea datorren urtean aurten jasotakora iristen zareten!

    PD: Maite, zer moduz joan da gaur goizean irratikoa? Gaur zen, ezta?

  4. Maite 2008(e)ko apirilak 5 at 3:22 pm #

    Aupa, Eñaut! Azkenean ez gara ikastolako inor joan… 🙁 Baina Segurara joateko gonbidapenak hortxe dirau. Animatuko zara, ezta? >:P

Utzi erantzuna eagirre(r)i Click here to cancel reply.

-->