Segurtasuna lanean

Teilatuan laneanAurreko batean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, lan prebentzioei buruzko albiste bat irakurri nuen. Lan mundua gero eta gertuago daukadanez, erakarri ninduen gaiak eta irakurtzea erabaki nuen. Nire ustez, lan prebentzioari buruzko informazioa izatea oso garrantzitsua da langilearen formaziorako eta enpresaren garapenerako. Horregatik, oso inportantea da oinarrizko hiru printzipio ezagutzea lantokietan arriskuak saihesteko.

Hasteko, arriskuak identifikatu behar dira, kontuan hartu behar dira dauden galzori-mota guztiak, alegia. Ondoren, arazoaren ebaluazioa egin behar da, nolabait arriskuaren balorazioa eta zein motatako ondorioak izan ditzakeen aztertuz. Azkenik, hirugarren arauari dagokionez, egoera arriskutsu horren kontrola egin beharko da neurri zuzenak hartuz.

Bestetik, lan istripu bat zer den jakin beharra dago hiru kontzeptu horiek ezarri baino lehen. Legearen arabera lan istripu bat da «beste batentzat egiten den lana dela eta, edo lanaren ondorioz, langileak jasaten duen kalte oro ». Beraz, ezaugarri hauek guztiak berrikusi eta gero lan istripuak modu honetara sailka daitezke:

  • Lan ordutegiaren barruan eta lantokian gertatzen direnak.
  • Lanera joateko edo lanetik itzultzeko bidean gertatutakoak.
  • Lankideak edo beste pertsonak salbatzeko ekintzetan eta antzeko egoeratan gertatutakoak.
  • Bere lana egiteagatik langileak jasaten dituen gaixotasunak. Kalte horiek ordutegiaren barruan gertatu behar dira.
  • Langileak aldez aurretik zeuzkan gaixotasun edo okerrak, istripu baten ondorioz, larriago bihurtzen direnean.

Aipatu bezala, bost puntu horiek osatzen dute lan istripuen multzoa nahiz eta istripu mota gehiago egon. Beste alde batetik, esan beharra dago, hainbat ezbehar mota ez dela lan istripu kontsideratzen. Multzo honetan kalte hauek sartzen dira:

  • Fenomeno meteorologikoetatik datozenak: tximistak, intsolazioak , izozketa…
  • Zentzugabetasuna egon den kasuetan istripuren bat badago.
  • Babesik gabe gertatzen diren istripuak.
  • Langile batek bere buruaz beste egiten duenean (kasu berezia da)

Babesik gabe laneanAipagarrienak hauek badira ere, badaude gaitzak lan istripu kontsideratzen ez direnak baina lantokiak lan istriputzat jotzen dituenak. Gauzak horrela, lantoki bakoitzak segurtasunari buruzko araudia eduki beharko du gertakizun berezi hauek gertatzen direnerako.

Beraz, hitz batean esanda, lan istripu baten aurrean aurkitzen garenean, hau da egin beharrekoa: lehen adierazitako hiru printzipio horiek aztertu eta arriskua zein den eta zein lan istripu motari dagokion ikusmiratu. Ondoren, kalte horren babesa zein izango litzatekeen aztertzen has gaitezke, hori bai, segurtasun ordezkari bat egon beharko du irizpide horiek guztiak zehatz-mehatz haztakatu eta estatistika desberdinen bidez lantokiaren arrisku portzentaia kalkulatzeko. Horrez gain, legeak gomendatzen du enpresa batean segurtasunari buruz dakien pertsonak bakarrik izan dezakeela eskubidea aipatutako hori guztia betearazteko. Hortaz, aurreko guztia irakurri eta gero, honako ondorioa atera dezakegu: ateka saihestu nahi bada, prebentzio neurriak hartzea eta lana modu egokian egitea komeni da..

Amaitzeko, bideo bat txertatu dut hitz egindakoaren inguruko laburpen gisa.

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/ImiVgJJ2rqw" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Ondo segi blogari eta arriskuak saihesteko neurriak hartu!:-)

2 Responses to Segurtasuna lanean

  1. iromero 2007(e)ko abenduak 14 at 10:28 pm #

    Aupa!
    Egia esan gehiago hitz egin beharko litzateke horrelako gaietaz, ideia ona izan duzu!
    Zorionak!

  2. mbarreiro 2007(e)ko abenduak 15 at 1:17 pm #

    Aupa Irati!! mila esker lehenik eta behin iruzkina idazteagatik. Artikuluari dagokionez, nire ustez gai hauetaz hitz egin beharko litzatekeela baina tira, jendeari ez zaio axola eta gero gertatzen direnak gertatu dira.
    Gero arte Irati!

Utzi erantzuna

-->