SEXUAZ ARI GARA, ETA ZER?

sexu heziketaArgi dago sexua tabu izan dela gure inguruan oraino. Hori dela eta, gaur egungo gizarteak tradizional samarra izaten jarraitzen du gai honen inguruan. Badago honi buruz lasai eta inolako aurreiritzirik gabe hitz egiten duenik, baita sexu heziketa egokia jaso duenik ere. Baina, hala eta guztiz ere, lotsa eta beldur denak ez dira galdu.

Sexuari buruzko informazioa lortzeko edo besterik gabe berriketan jarduteko, lau informazio-iturri multzo aipa ditzakegu:

Batetik, ikastetxea daukagu. Bertan, DBH amaiera baino lehen ez da ia ezer ere aipatzen, ez bada, ugalketa eta gorputzaren garapenari buruzko heziketa (6. maila inguruan). Gainera, gero eta heziera hobea jasotzen dugula esan ohi da; hau esanik, ordea, zenbait lekutan egin beharrekoak ahaztu egiten direla ematen du. Urteak aurrera egin ahala, DBH 3-4an aurkitzen gara. Gure kasuan, sexologian lizentziaturiko bat etorri zen aste pare batean klaseak ematera eta ezin esan esperientzia txarra izan zenik. Gurera etorritako sexologoa aparta izan arren (parte hartzeko jokoak eginez), gehienetan ez da lortzen horrelako konfiantza aditu batekiko. Beraz, entzun beharrekoak entzun, zer edo zer ikasi eta kito.

Bestetik, komunikabideak ditugu eta hauetariko bat telebista. Uka ezin daitekeena da, gaur egungo programazioa, gure guraso edo aiton-amonen garaikoarekin alderatuz, ez dagoela horrenbesteko kontrol eta zentsurapean. Horrez gain, homosexualitate, transexualitate eta beste zenbait kontzeptu pil-pilean daude, debate ugari egiten baitira hauei buruz. Denek ez dituzte onartzen baina hainbat kasutan berri eta arraroak iruditzen zaizkie sexu-identitateak edo termino hauek, gizarte atzerakoi eta itxi baten aurrean gauden seinale. Esate baterako, orain dela lau hilabete Polonian gertatutakoa daukagu. Gobernuko umeen eskubideen aldeko bozeramaile den Ewa Sowinskak Teletubbies telesailak, BBCk haurrentzat sorturikoa, homosexualitatea bultza dezakeela adierazi zuen eta ikertu egingo zutela. Nahaste hau guztia, bertako pertsonaia batek, familiako aita den Tinky-Winkyk, poltsa bat daramalako. A zer burugabekeria! Sortutako eztabaida ikusita, egun batzuen ostean, errektifikatu eta ez zela ikerketarik egongo baieztatu zuen.

tinkywpurse.jpgHurrengo multzoa osatzen dutenak, familia edo etxekoak kontsidera ditzakegu. Bi egoera ezberdin eta guztiz kontrajarriak egon daitezke familia arteko harremanetan: batzuek gertutasun handiz jardungo dute, beste guraso nahiz seme-alaba batzuek, ordea, ez dute jakingo nola aurrera egin sexuaz sekula aritu ez badira. Bigarren kasuan, nori ez zaio gertatu gazteagotan pelikula bat ikusten aritu, sexu eszena bat agertu eta lotsatzea? Edo gurasoek euren ustez barregarriak diren ateraldi xelebreak izatea eta zuk babuak direla pentsatzea? Anai-arreba zaharragoak izatea lagungarri izan daiteke, nire paradan daudenak ezin baliatu aukera honetaz.

Eta azkenik, lagun taldea geratzen zaigu. Adiskideen loturaren araberakoa izango da sexuaz hitz egiteko erraztasuna, hala ere, honi buruz gehien hitz egiten den esparrua da. Izan ere, bakoitzaren esperientzia, beldur eta dudak azaltzeko orduan, gazte gehienek koadrilako edo gertuko lagunengana jotzen baitute.

Ea, bada, lotsa hauek guztiak uxatzen ditugun eta gizarte aurrerakoiagoa bultzatzen dugun!

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/NuiynIn-g9s” height=”450″ width=”375″ /]

2 Responses to SEXUAZ ARI GARA, ETA ZER?

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.