Stop spot!

stopNor ez da inoiz jostatu kaleko baldosa urdinak baino ez zapaltzera? Txikitako kontuak dira, baina helduok ere noizbehinka aritzen gara horrela. Kontua da, denborak aurrera egin ahala, inguratzen gaituzten iragarki guztiekin entretenitzeko aukera ere eman zaigula lurrera begira egon beharrean. Gauzak bere neurrian ederto datozkigu, bai; izan ere, interesatzen zaizkigun produktuen berri izateko bide ona da. Dena den, muga hori gainditu egin da egun, eta aspergarria izaten ere hasi da.

Telebistaren kasuan, esaterako, gogaikarria bihurtzen ari da gure telesailik gustukoena ikusi nahi izatea eta ez lortzea. Komunikabide honen antolaketa gero eta okerragoa delakoan nago. Programazioa dela eta, ez da ordutegiaren eta adinaren arteko erlazioa errespetatzen; iragarkiei erreparatzen badiegu,  ordubeteko saio batetik 20 minutu, gutxienez, iragarkiak direla ondoriozta daiteke. Gauzak horrela, malabarista moduan jardun behar al dugu horrelakoak ekiditen eta zapping egiten? Horrez gain, lotsagarria iruditzen zait isunen bidez atentzioa deitu behar izatea iragarleei, argi dagoenean muga aspaldi pasatu dutela.

zappingHala eta guztiz ere, aitortu beharra dago noizean behin desesperazioak beharbada tontotu egiten gaituela, eta egongelako kaxari begira egon gaitezkeela denbora luze batez. Neurritasunez jokatuz, arte berri bat ere sortu ahal izango litzateke, iragarki batzuk benetan onak baitira. Coca Cola eta Freixenet-enak ikusteko, adibidez, urte osoa itxaroten dugu. Itxarote horrek azkenean merezi izaten du, horrelakoak gustura hartzen dira eta.

Internetarekin gauza bera gertatzen da. Gainera, hemen aritzen garen modua are xelebreagoa izan ohi da: nabigatzen dugun bitartean irekitzen diren aparteko leihoak ahal dugun azkarren ixten saiatzen gara, kontu handiz ibiliz iragarkiaren laukitxoa zapaldu ez dezagun; izan ere, horrela ordenagailua kutsatzeko arriskua dagoela irakatsi baitzaigu. Ez da oso zentzuduna horrela ibiltzea, egia esan. Horregatik, internauten kexa garrantzitsuena izatera iritsi da.

iragarkiakKontuak kontu, nabigatzen ari nintzela gai honi buruzko informazio gehigarria lortzeko helburuaz, hara zer-nolako egoera paradoxikoarekin egin dudan topo! Webgune honetan jakingarri interesgarria aurkitu dut, bai, baina argibide baino iragarki gehiago azaltzen da bertan! Benetan harrigarria! Ez al du ezerk baino gehiagok gogaitzen horrelako gunea ikusteak?

Aipatutako biak adierazten dutena hasiera besterik ez da; izan ere, kalean, mugikorretan, egunkarietan eta aldizkarietan ere berdin gertatzen baita. Jakina da funtsezko elementu dela ekonomiak aurrera egingo badu, baina beharrezkoa ote da gure ingurune osoa erabiltzea eta soberan, gainera, horretarako? Ez al da gehiegi? Badirudi honek ez duela hobera egiteko asmorik, itolarrian gaude. Beraz, esan dezagun ozenki: STOP SPOT!

, ,

One Response to Stop spot!

  1. ian 2009(e)ko maiatzak 22 at 2:36 pm #

    Aspaldian ez nuen hemengo artikulurik irakurri eta zure gaia interesgarria iruditu zait, Zazo!

    Hastalasnarices nago iragarkiarekin. Jada telebista ezin dugu lasai ikusi, mandoa ezin dugu gugandik oso urruti eduki! Uneoro kateak aldatzen egon beharra daukagu.. X(

    Zorionak Jaire, artikulu bikaina!

    PD: Ez ote da hobe izango gure telesailik gustukoenak interneten ikustea iragarkirik gabe? xDD

Utzi erantzuna

-->